Borrar
Antartida Bitakora (III)

Antartida Bitakora (III)

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 19 de febrero 2020, 18:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekaitzaren ostean dator barealdia, eta egoera horretan heldu ginen Cuverville irlara. Eguraldiaren apeta aldatu zen eta geure aurrean ikusi ahal izan genuen Wild Spur mendilerroa. Hor sekulako planta ederra zeukan mendia zegoen. Michal Sabovcik eta Juraj Koren alpinistek lehen igoera egin zuten 2018an, begiz jota genuen ondoko linea batetik. Eurek Divoka Peak deitu zioten.

Lehorreratzea oso zaila zen, izotzezko paretak zeuden toki guztietatik, eta hormaren azpiko glaziarra erabat pitzaturik zegoen. Arrisku estra hartzeko gogo handirik ez genuenez, itsasotik bertatik ateratzen zen arista begiztatu genuen. Ederra ematen zuen. Agian luzeegia, baina ederra, eta seguruenik kurritu gabea.

Eguerdi aldean (gogoratu denborak ez dituela gaua eta eguna hemen neurtzen) zodiak txikian sartu ginen itsas kanalaren bestaldera joateko. 13.00etan hasi ginen eskalatzen. Hasierako aldapek elur bigunarekin egin ziguten harrera. Korridore estu batean sartuta, seguruago abiatu ginen gorantz harik eta ertz harrigarrira atera ginen arte. Pausu zail batzuk egin ostean, ertzak markatzen zuen bi aldeetako angelutik abiatu ginen, batzuetan zaldiko-maldiko, beste batzuetan oin puntetan, bestaldean zabaltzen amildegiari begia kendu barik.

Ordu batzuk maldan gora eta behar ibili ostean, zabalgune handi batekin lotu zen definitiboki horraino ekarri gintuen ertza. Hor gauzak utzi, eta pausu lasaiagoan tontorrera abiatu ginen biltzen gintuen zuritasunean urratsa zabaltzen, mantso, azken uneak gozatuz. Gaueko 10.30ean pasatxo heldu ginen gailurrera. Pozik genuen, animoz beterik, alai, gutxitan egiten den eskalada pribilegiatu horietako bat egina genuelako. Nekea ere handia zen, eta ez genuen jaitsierarako geneukan kezka disimulatzen, oso luzea izango baitzen, atentzio handia eskatuko ziguna.

Azken besarkadak elkarri eman ostean, beherako bideari ekin genion. Eta bai, luze egin zitzaigun, neketsua, baina dugun eskarmentuarekin modu onean heldu ginen hasierako puntura. Guztira 18 ordu, non-stop.

Ezekiel kapitaina geure bila etorri zen goizeko bostetan. Eta orain zer demontre? Ohera goaz, gosalduko dugu, bagoaz beste batera? Denborak ez zeukan garrantzirik. Lorezuria izeneko bidea zabalik zegoen eta geu linea haren margolariak ginen.

Gehiago jakiteko...

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios