Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bidaia batzuk eternoak dira. Abiatu egingo zara baina ez duzu jakingo noiz bueltatuko zaren. Himalaiako espedizioetan ere antzera gertatzen da, eta ze esanik ez, urruneko paraje isolatuetara bidaia berezi bat burutzen bada.
Horrela agitu zait niri joan den hilean. Bizitzak aukera paregabeak eskaintzen dizkizu erronka ederrei aurre egiteko. Pentsatu barik, baiezko erantzuna emanez, dena hasten da. Eta hala, abenduan, Antartidara joan ginen lagun batzuk. Bikote alpinistikoa osatu genuen Alex Txikonek eta biok, hango paraje miresgarriko mendietan linea berri batzuk zabaltzeko asmoz.
Baina hori guztia, beste toki paregabe batean hasi zen: Falkland Irletan (Malvina Irlak). Hegazkin batek soldaduz jositako aireportu ezkutu batean (argazkirik ezin zen atera, inondik inora) utzi gintuen goiz gris eta euritsu batean. Ez zen, egia esan, oso egun baikorra eta alaia. Oso itsusia iruditu zitzaigun ingelesen kolonia hura. Port Stanley hirira heltzean kontuak aldatu ziren. Bertako etxetxo batean hartu gintuzten apopilo eta laster hasi ginen bertako giro lasaiaz gozatzen. Han zabaltzen den itsas badian petrel hegazti handiak, izurdeak, antzarak (cauquen) eta bestelako txori bitxiek adierazi zuten Atlantikoko hegoaldera helduak ginela.
Tundra moduko ordokietan, gerra bizi izan zuten bertakoek duela urte dezente; gerra estupidoa. Handik ibili ginen muino eta mendixka naturaletan gora eta behera, garai haietako hondar metalikoak (balak, kanoiak, eta abar) ikustatzen, belar errearen dimentsioan galtzen ginelarik. Ulertezina gertatu zitzaigun han gertaturikoa, eta azalpen gehiago bilatzeko gogorik gabe, bertako faunarekin disfrutatzeari ekin genion.
Pinguinoak dira bertako biztanleak, magallanikoak eta errege pinguinoak. Azken hauek duten koloniara hurbildu ginen eta bizitzan izan dezakezun esperientziarik politenetariko bat gauzatu zen bertan. Animaliok ikusgarriak dira benetan. Patxada ederrean murgiltzen dira gau eta egun, eta nekez ikusiko dituzue aztoraturik. Papua pinguinoak ere bertan daude, kumeak elikatzen eta aurrera ateratzen. Eta beren habien gainetik escua izeneko txoriok planeatzen dute etengabean, ea lapurretaren bat egiten duten eguneko menua osatzeko.
Egun lasaiak izan ziren Falkland Irletan pasatu genituenak, Ypake izeneko itsasontzi handian sartu baino lehen. Bere tripan barruratu genituen gure traste guztiak, eskaladako materiala, skixak, arropak, janaria eta abar. Guztiarekin 30 tonako Titanic txiki bilakatu zen gure garraiobidea. Hurrengo egunetan ia 1000 miliako bidea urratu behar genuen, Antartidako Penintsularaino heltzeko.
Bai hori, askotan esaten den moduan, beste istorio bat da (benetan, beste istorio bat izan baitzen)
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Los cuatro jóvenes que fallecieron en el Puerto de Lunada celebraban un cumpleaños
S. Sánchez/ L. Villa/ A. Bringas/ A. Verano
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.