https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

ELAko ordezkarien %95ak babestu du Mitxel Lakuntza ELAko ordezkari nagusi izendatzea

Adolfo 'txiki' Muñoz eta Mikel Lakuntza, atzo ospatutako batzarrean./Efe
Adolfo 'txiki' Muñoz eta Mikel Lakuntza, atzo ospatutako batzarrean. / Efe

Donostiako Kursalean ospatutako batzarrean 750 kide inguru bildu dira

UNAI SARRIUGARTE

Mitxel Lakuntza nafarra da ELAko ordezkari nagusi berria. Hamar urte luzeren ondoren, Adolfo Muñozek, 'Txiki' Muñoz ezizenagatik ezaguna, kargua uztea erabaki du. Donostiako Kursalean ospatu den batzarrean 750 kide inguru bildu dira.

Elkartu diren 750 kideetatik, %95ak, hau da, 668 pertsonak eman dute Mitxel Lakuntzaren hautagaitzaren aldeko botoa. Gainerakoak, 34 izan dira: 26 aurkako eta 8 zuri. Era berean, Batzorde Eragilea berritzeko aukera izan dute sindikatuko kideek.

Esan bezala, idazkari nagusiaz gainera, Batzorde Eragileko gainerako karguak ere bozketara eraman dituzte. Hauexek izan dira Batzorde Eragileko hautatuak: Mitxel Lakuntza, Amaia Muñoa (idazkari nagusi albokoa), Amaia Aierbe, Xabi Anza, Maialen Aranburu, Iván Giménez, Laura Gonzalez de Txabarri, Peio Igeregi, Mikel Noval, Leire Txakartegi, Eustakio Uranga eta Joseba Villarreal.

Siemens Gamesako langile izana

Mitxel Lazkuntza elektronikan teknikaria da eta 1999az geroztik ELA sindikatuaren afiliatua. Euskal sindikatuaren egituran 2001. urtean sartu zen, eta hainbat federazioren arduradun bezala ibili da. 2004. urtean ELA-Nafarroako koordinatzaile kargua hartu zuen. Siemens Gamesako langile izana da eta bertan ordezkari lanak burutu zituen.

Bestalde, Adolfo 'Txiki' Muñoz 11 urtez ELAko idazkari nagusia izan da. 2008ko azaroaren 27an ospatutako ELAren XII. Kongresuan, euskal sindikatuko idazkari nagusia izendatu zuten, %91,22ko babesarekin Jose Elorrietaren lekukoa hartuz. Sindikalista arabarrak Cegasa enpresan 14 urtez egin zuen lan eta bertan zegoen bitartean Gizarte-Zientziak eta Zuzenbidea ikasi zuen. Aurten kargua utzi izan behar izan du, izan ere, euskal sindikatuaren arabera, 60 urtetik gora ezin da barne-kargurik bete.

Ildo berean, 1989tik 2000 urtera bitartera ELA sindikatuko Arabako Zerbitzu Publikoen Federakuntzako arduraduna izan zen. Harrezkero, euskal sindikatuan hainbat kargu izan ditu: sindikatuaren arduradun Osakidetzan, udal zein foru administrazioan, ELAren Gasteizko eskualde-arduraduna, Metalaren Federazioaren idazkari nagusi, eta, 2004.an, ELAren Batzorde Eragilean sartu zen, negoziaketa kolektiboaren arduradun gisa.