Borrar
Directo Más de 2 kilómetros de retenciones en Santo Domingo por la avería de un coche
Sándor Márai hungariarra.
Territorios

Lurra, lurra!

Bi liburu nabarmenek osatzen dute Márairen ekoizpen memorialistikoa: 'Burges baten aitortzak' eta 'Lurra, lurra!'

Ostirala, 12 iraila 2025, 23:17

Comenta

Igela argitaletxeak 2002an kaleratu zuen Sándor Márai hungariarraren 'Azken hitzordua' eleberria. Salamandra etxeak urtebete lehenago atera zuen gaztelerazko bertsioa, justu ingelesezko bertsioa atera zuten urte berean. Márai ez zen idazle berri bat, erdi ahaztuta eta duela urte batzuk hilik zegoen beste garai bateko idazle bat baizik. AEBetan Bruno Schulz, Leo Perutz edota Joseph Rothekin alderatu zuten. Idazle horiek, beste zenbait idazle bezala (Zweig, Schnitzler, Broch, Musil, Irène Némirovski…), oso ezagunak izan ziren Europa Erdialdean Lehen Mundu Gerra ostean, baina nazien etorrerarekin, aurrena, eta altzairuzko oihalaren irizpide estetiko zurrunen ondorioz, hurrena, asko eta asko ahanzturan erori ziren, harik eta handik urte batzuetara berraurkitu zituzten arte. Gehienak jada existitzen ez zen herrialde bateko kideak ziren, Austria-Hungariako inperiokoak. Idazle 'galdu' horien kofradiakoa zen Márai, 1900ean Košice-n jaioa (Eslovakia, gaur egun) eta 1989an San Diegon (AEB) hila, bere buruaz beste egin ondoren. 'Azken hitzordua'ren argitalpena gertaera moduko bat izan zen letren munduan, eta eleberri horren atzetik beste hainbat etorri ziren: 'Eszterren ondarea' (Igela, 2003), 'Divorcio en Buda', 'La amante de Bolzano', 'La mujer justa'…

Kazetari lanetan ere aritu zen, eta balio handiko egunkari-sorta bat utzi zuen, baita zenbait liburu autobiografiko zorrotz ere. Imre Kertesz Nobel saridun hungariarrari Márairi buruz galdetu ziotenean elkarrizketa batean, haren egunkariak goraipatu eta zoragarritzat jo zituen, eta Márairen eleberrigintzaren gainetik jarri zituen. «Haren eleberriak ez dira modernitatearen gailurra. Jakina, Hungarian ez da modernitate literariorik egon». Batak ez du bestea kentzen; egia da arestian aipatutako idazle belaunaldi hura ez zegoela narrazio teknika berri edo abangoardistetan murgilduta, baina kontalari ezin iaioagoak ziren, eta haien lan asko ez dira gaur egun eskuetatik erortzen, ez dira zaharkituak geratu; aitzitik, duela gutxi idatzitakoak dirudite. Bi liburu nabarmenek osatzen dute Márairen ekoizpen memorialistikoa. Batetik, bere haurtzaro-gaztaroa eta idazle izateko lehen pausoak biltzen dituen 'Burges baten aitortzak', eta, bestetik, sobietarren inbasioaren eta Hungarian bizi izan zen giro itogarriaren berri ematen duen 'Lurra, lurra!'.

«Ezin baduzu eragotzi errudun bihurtzea, zure herrialdetik alde egin behar duzu»

Hain zuzen ere, bigarren lan hori berriro errepikatuko ez den senideen afari batekin hasten da, 1944ko martxoan, justu sobietarrak Hungarian sartu baino lehen. Hortik aurrera dena aldatzen hasiko da, baita gaur hartako afaltiarrak sakabanatzen ere. Máraik xehetasun handiz kontatzen du haustura hori, bere bizipenak eta ingurukoenak baliatuz, bere gogoeta eta ondorioak azaleratuz, ohikoa duen estilo dotore, ironiko eta begi-argian. Hungariako literaturako hainbat kontu jorratzen ditu, eta bere aurreko idazleen hainbat pasadizo ematen ditu jakitera, zer baldintzatan bizi izan ziren, zer harrera izan zuten... Berehala ohartzen da, ordea, egoera berriak beste tirania mota bat dakarrela, ardi larruz jantzita etorri diren sobietarrak otso gupidagabeak direla, jaun eta jabe den alderdi bakarraren morroi zintzoak. Idazle den aldetik, bere tokia bilatzen saiatzen da testuinguru berrian, baina luze gabe ohartuko da zail dagoela ito gabe aurrera egitea. Une jakin batean, atzerrira doa Márai, erdi ihesean, Europan bizi den giroa arnastera, eta bidaia horretan erabakiko du atzera egin eta aberrira itzultzea, bere lurralde aske bakarrera: hungariar hizkuntza (nahiz herri txiki eta isolatu baten hizkuntza izan). Baina hori ere ezinezkoa izango zaio, aske idaztea ezinezkoa baita dagoeneko; are gehiago, aske isiltzea ere debekatu nahi diote. «Neure burua zikiratzea nahi zuten, literatura zikiratuaren abeslari eunukoen korora batzeko». Eta Máraik garbi zeukan: «Ezin baduzu eragotzi errudun bihurtzea, zure herrialdetik alde egin behar duzu». Halaxe egin zuen berak, erregimen berriak eros ez zezan, eta San Diegoko erbestetik idazten jarraitu zuen dagoeneko ia ezezaguna zitzaion bere sorterriko irakurleentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lurra, lurra!

Lurra, lurra!