Borrar
Manaslu II: Manaslurako bidean

Manaslu II: Manaslurako bidean

Duela egun batzuk bete da urtea. Manaslu mendiaren figura harroa deigarria izan zitzaigun geuri ere eta, ametsa, hara joateko gogo aseezina grina bilakatu zen

Miércoles, 23 de octubre 2019, 12:39

Joan de urteko abuztuaren hondarretan abiatu ginen Nepal herrialde miresgarrira. Katmanduk betiko harrera egiten digu beti. Gero eta kutsatuago dago hiria, zikinegi, agian. Baina bere kale estuetan barneratzen hasten zarenean, bertako magiak zaplazteko bat ematen dizu zure aurpegi mendebaldarrean. Laster deskubritzen dituzu txoko apartekoak, eguneroko bizitza zaharra mantentzen dutenak; eta liluraturik zaude. Izan ere, Katmanduk ez zaitu gutxiesten, eta harridura inprimatzen du kantoi bakoitzean. Anabasa, mistika eta jendetza kopuru berean, eta mila begikune bazter guztietan Namaste atseginean. Birikak hats arraroz betetzen dira hemen. Koloreak ostadarraren anonimoak dira, bestelakoak. Kaleetatik paseoan aritzea abentura hutsa da Katmandun. Jende mordoa dabil harat-hontat ikustatzeari etekin handiena atera nahian, ikusteko hiria baita Katmandu. Katmandu asegaitza da, gure kuriositatea bezala.

Egun batzuk hor eman ostean, beste bidaia bat hasten da. Manasluko kanpamentu nagusira joan behar duzu. Lehen autobus txiki batek eroan gintuen Beshisahar herriraino. Koktelera moduan azken kilometroak, noski! Ia gauez sartu ginen hotel kalamastra batean arroz goxoa triparatu ostean. Errekaren zarata entzuten zen gauean, hori soilik. Hurrengo egunean bidearen beste zati bat egin behar da gorago, jeep zahar eta apurtuezin horien barruan, Dharapani herriraino. Bidea erabat deseginda dago hainbat zatitan, eta gidariaren abilidadeari esker zatirik arriskutsuenak gainditu ahal izan genituen. Horietan, badaezpada, kotxetik jaitsi eta oinez hobeto, alboetan dauden amildegiak beldurgarriak baitira.

Aipaturiko herrian amaitu dira errepideetako arriskuak. Bidegurutze horretan, Manaslurako bidea Annapurnarako zirkuitutik aldentzen da, eta orain askoz jende gutxiago ikusiko dugu, zorionez. Motxila hartu eta oinez hasi ginen Tilije herriraino. Etxe multzo bat, bata bestearen gainean jarrita, kale estu batekin, eta belez inguraturik. Hor eman genuen lehen gaua euripean, freskoa sentitzen hasten da, eta Katmandutik ekarritako beroa ziplo desagertzen da.

Hurrengo egunean are zoragarriagoa izan zen. Etxe batzuk ikusi genituen bidean, basoak, erreka handia, harik eta Bhimtang lekuraino heldu ginen arte. Bertan goiko lautadetan bazkatzen duten yak animalientzako bordak, turistentzako aterpe egokitu dituzte, batzuk modu atsegin eta modernoagoan, erraztasun eta erosotasun guztiekin. Baina toki honetara heldu baino lehen Manaslu ikusten da lehen aldiz. Flipaturik lotu ginen naturak eskaintzen zigun panoramarekin.

Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko aldeak ikusi ahal dira toki horretatik. Ipar-mendebaldeko ertzetik gora, 1971ean, Japoniar talde batek sekulako lana egin zuen bide berri bat irekitzeko. Ondoan, are beldurgarriago den horman zehar, hamar urte beranduago, Pierre Beghin eskalatzaile sendoak gidaturiko espedizio batek beste linea bat marraztu zuen. Bide horiek ez dira inoiz errepikatu, eta ez zait anormala iruditzen. Ikaragarriak dira horma bertikal elurtuak.

Hemendik gora datozen egunak lasaiak dira, nor bere intimitatearekin ibiltzekoak, paisaia gero eta txundigarriago batek biltzen zaituen bitartean. Herriak desagertu ziren, eta aterpe moduko

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Manaslu II: Manaslurako bidean