Stop Sanfilipporen alde sukaldean
Gari, Roberto Moso, Julian Iantzi eta beste ospetsu asko gaitzaren aurkako Sanfilippo Cooking Night ekimena bultzatzen ari dira; 28 euskal sukaldarik eskainiko duten afari horretan bildutako dirua gaixotasuna gainditzeko erabiliko da
elcorreo.com
Miércoles, 13 de mayo 2015, 00:24
Sanfilipporen aurka egiteko sukaldean sartu dira zenbait euskal ospetsu. Gari musikaria, Roberto Moso abeslari eta kazetaria eta Julian Iantzi aurkezlea, besteak beste, gaitzaren aurka egingo den azken ekitaldia bultzatzen ari dira. Helburu nagusia, Sanfilippo Cooking Night-era ahal den jende kopuru gehiena hurbiltzea lortzea. Sukaldaritzaren topaketa honek 28 euskal sukaldariren parte-hartzea izango du, eta ekainaren 6an ospatuko da Bilboko Azkuna Zentroan.
Daniel García (Zortziko jatetxea) eta Alberto Zuloaga (Zuloaga jatetxea) izango dira Azkuna Zentroan egongo diren sukaldari ospetsuenetarikoak, Manuel Angulo (Don Manuel gozotegia) pastelgilea ere egongo den bitartean. Sarreren salneurria 90 eurokoa izango da eta, eta Kutxabank kutxazainen bidez erosi ahal izango dira. Bildutako diru kopuru guztia Sanfilipporen gaixotasunarekin bukatzeko ikerketara zuzenduko da, Stop Sanfilippo Fundaziora hain zuzen ere. Hala ere, badaude diru-ekarpenak egiteko beste bide batzuk.