Borrar
Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Hiriko kale eta parkeak agertoki bilakatuko dituzte, bizilagunek zinema saioez goza dezaten. ZINEMA.EUS

Zinema Gaua ekimena abiarazi dute Iruñean

Urterolez Nafarroako hiriburuak tankera guztietako kultur jarduerak atonduko ditu abuztuan

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 8 abuztua 2022, 17:26

Comenta

Zinema Gaua ekimena abiarazi dute Iruñean. Urterolez Nafarroako hiriburuak tankera guztietako kultur jarduerak atonduko ditu abuztuan. Hiriko kale eta parkeak agertoki bilakatuko dituzte, bizilagunek zinema saioez goza dezaten. Hala, gauero astelehenetik ostiralera bitartean iluntzeko hamarretatik aurrera film bana eskainiko dute. Orotara ekimen honen baitan guztira 15 bat ekoizpen emango dituzte ezagutzera. Hauexek euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez emango dituzte.

Abuztuaren 5ean Pablo Agueroren 'Akelarre' eskainiko dute Ezpeletako Jauregiaren Patioan. Abuztuaren 8an, aldiz, 'Sonic the Hedgehog' (Jeff Fowler, 2020) emango dute Etxabakoitzeko Parkean, baita hilaren 9an 'Spirit Untamed' (Elaine Bogan eta Ennio Torresan Jr, 2021) eman ere Buztintxuriko Pasealekuan.

Ondoren, abuztuaren 10ean 'Une belle équipe' ekoizpena izango da publiko guztien gozagarri Yamaguchi parkean, eta, abuztuaren 11an 'Chefa, zoriontasunaren errezeta' (Daniel Cohen, 2012) ikusgai egindo da Mendillorrin euskaraz, eta, gaztelaniazko azpitituluekin.

Abuztuaren 12an, berriz, 'A todo tren. Destino Asturias' (Santiago Segura, 2021 berriro ere Ezpeletako Jauregiaren Patioan. Era berean, abuztuaren 16an 'Lego-Ninjago' (Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan, 2017) egongo da erakusgai Txantrean, eta, egun bat beranduago, 'Trolls World Tour' (Walt Dohrn eta david P. Smith, 2020) Gortati doktorearen plazan. Film hauxe ere euskara hizkuntzan emango dute, erdarazko azpituluekin.

Beste hainbat lan ere eskainiko dituzten abuztuan barrena, hala nola, 'The Witches' (Robert Zemeckis, 2020) abuztuaren 18an, 'The Boss Baby: Family Business' (Tom McGrath, 2021) abuztuaren 19an, 'In the Heights' (John M. Chu, 2021) abuztuaren 22an, 'Lego-Ninjago' (Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan, 2017) abuztuaren 23an, 'The War with Grandpa' (Tim Hill, 2020) abuztuaren 24an, 'A Quiet Place: Part II' (John Krasinski, 2020) abuztuaren 25ean, 'The Croods: A New Age' (Joel Crawford, 2020) abuztuaren 26an eta, 'The Father' (Florian Zeller, 2020) abuztuaren 29an.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zinema Gaua ekimena abiarazi dute Iruñean

Zinema Gaua ekimena abiarazi dute Iruñean