Borrar
Adobestock

Xare jardunaldiak Barakaldora iritsiko dira asteazkenean

Euskarazko kultura digitala sustatzen duen egitasmoak Behurko BHI eta Minas BHI ikastetxeetako bigarren hezkuntzako 150 ikasle bilduko dituzte

Astelehena, 20 urria 2025, 11:03

Comenta

Duela aste batzuk, Azkue Fundazioak Xare euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak ospatu zituen lehen aldiz Bilbon eta batxilergoko lehen mailako 300 ikasle inguruk parte hartu zuten, La Perrera eraikinean eta Basurtuko udaltegiko hainbat gunetan ospatutako ekiemenean. Bada, asteazken honetan, urriaren 22an, kultura digitalaren jardunaldiak Barakaldon egingo dira bosgarren aldiz, eta Behurko BHI eta Minas BHI ikastetxeetako bigarren hezkuntzako 150 ikasle bilduko dituzte. Clara Campoamor zentroan egingo dira, 09.00etatik 13.45era.

Xare ekimenaren helburu nagusia da euskarazko sorkuntza digitala eta ekosistema digital euskaldunean dauden baliabideak gazteen artean ezagutaraztea eta balioestea. Gainera, «kultura digitalaren hartzaile/kontsumitzaile soilik izan beharrean, ikaslea tresna berrien sortzaile eta etorkizuneko garatzaile izatea ere bilatzen du ekimenak». Lanabesak ezagutu ez ezik, ikasleek tresna horiek balioan jar ditzaten bilatzen da, eta gazteak, hartzaile-kontsumitzaile izatetik, euskarazko ekosistema digitala aberastuko duten sortzaile eta garatzaile izatera pasatzea.

Barakaldoko jardunaldietan zortzi lantegi praktiko, bi hitzaldi interaktibo, Memeka lehiaketa, 'Egunean Behin' jokoaren zuzeneko partida kolektiboa, zozketak eta Sara Zozayaren kontzertua izango dira.

Amorebieta, Laudio...

Barakaldokoa Xare jardunaldien laugarren geldiunea izango da 2025-2026ko ikasturtean, Bilbotik, Iruñetik eta Baionatik igaro ondoren. Jarraian, Amorebieta-Etxanon, Errenterian, Laudion, Donostian eta Gasteizen egingo dira jardunaldiak.

2017an abiatu zenetik 2025era arte, 14.340 gaztek parte hartu dute Xare jardunaldietan, eta ikasturte honetan 4.570 gazte gehiagorengana helduko da euskarazko kultura digitala sustatzen duen egitasmoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Xare jardunaldiak Barakaldora iritsiko dira asteazkenean

Xare jardunaldiak Barakaldora iritsiko dira asteazkenean