Urteurren bereziak
Duela 50 urte lehen espedizioak atera ziren Espainia aldetik, eta Annapurna eta Manaslu izan ziren helburu alpinistikoak
1974an, Annapurna mendi gailurren artean ekialdean dagoena Xavier Gil, Jordi Pons, Josep Manuel Anglada, Emili Civis, Manuel Martin, Enric Benavente Eduardo Blanchard, Mariano Anglada eta Toni Villena alpinisten jomuga bilakatu zen. Jordi Pons, Josep Manuel Anglada eta Emili Civis Annapurna Ekialdeko gailurrera (8.026m) igo ziren 1974ko apirilaren 29an, oxigenorik gabe, eta gaur ez bezala, sherpen laguntzarik gabe.
8000 metroko langa gainditzen zuen lehen espedizioa izan zen Espainian, baina diogun moduan, ez zuten tontor printzipala lortu.
Hasiera batean, espediziokideek Maurice Herzog eta Louis Lachenal frantsesek igo zuten Annapurna (8.091 m) igo nahi izan zuten. Baina planak aldatu behar izan zituzten oinarrizko kanpalekura iritsi bezain laster, bertatik ikusi baitzuten bidea oso arriskutsu zegoela. Orduan, igo gabe zegoen ekialdeko gailurrari begira jarri ziren.
Arazo dezente izan zuten arren, sekulako ahalegina egin zuten eta azken kanpalekutik gora atera ziren bide luzeari ekiteko. Gaueko bederatzietan iritsi ziren gailurrera. Lorpen handia izan zen Kataluniako mendizaletasunarentzat, eta beste aldetik, inspirazio iturria ere atzetik zetozen alpinistentzat.
Urte bat iragan ostean, alturako alpinismoaren engranajeak mugitzen hasi ziren berriro, eta 8.156 metroko altuera duen Manaslu mendia dir-dir egiten hasi zen. Horixe izan zen alpinista espainiarrek eskalatu zuten lehen zortzimilako printzipala. 1973an huts egindako espedizio baten ondoren, Gerardo Blazquez eta Jeronimo Lopezek gailurra egitea lortu zuten 1975ean, orain 50 urte.
Espedizio hartan Carlos Soria alpinista ere bazegoen. Bi urte lehenago, mendiaren aurreko saiakera bat egin zuen, baina ez zuen arrakastarik izan. Berriro saiatu zen 1999an, eta berriz ere, 71 urte zituenean, 2010ean, Manaslura itzuli zen, eta gailurra oxigenorik gabe egitea lortu zuen, Muktu sherparekin.
Orain, gezurra badirudi ere, berriz saiatuko da, 50 urte hauek ospatzeko.
Azken urteurrena Shisha Pangman dugu. 1964ko maiatzaren 2an, duela 61 urte, Himalaian ziklo bat itxi zen. Ziklo hori aitaturiko Annapurnako gailurrarekin hasi zen 1950eko ekainaren 3an, eta esandako maiatzeko egun horretan amaitu zen azken gailurrarekin, Shisha Pangma. Gailur horretara hamar alpinista igo ziren: Ching Hsu, Chun-yen Chang, San Chen, Tien-liang Cheng, Dorji, Migmar Trasui, Sodnam Dorji, Fu-zhou Wang, Tsung-yue Wu eta Yonten.
Igoera horrekin, zortzimilakoetako abentura garaiari atea itxi zitzaion. Hortik aurrera bide horiek errepikatzea edota bide berriak zabaltzea izan ziren erronkak.
Gaur egun, badakigu zer inposatu den; ditu kantitate lotsagarriak ordainduta, gailurrak lortzea bide normalak errepikatuz modu komertzial hutsean, sherpen laguntzaz eta nahi beste oxigeno erabiliz.
Eta horrek, antza denez, ez du atzera bueltarik.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.