Borrar
Thomas Ospital, 'Hitzetik Hortzera' saioan. eitb.eus

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea izango da gaur ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan

Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldia eskaini zuen Ospitalek Irunen, eta hartaz gozatzeko aukera izango da, 21.00etan

Zurekin

Ostirala, 23 urria 2020, 20:20

Comenta

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea izango da larunbat honetan, 21.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko den 'Hitzetik Hortzera' saioaren gonbidatu nagusia. Programaren arduradunek nabarmendu dutenez, inprobisazioa ez da soilik hitzez egiten den jarduna. Adibide modura, beraz, esan dezakegu Ospital ez dela partitura zalea, eta teklatua bere behatzen jarraipena baino ez dela beretzat, gorputzeko atal bat gehiago. Aiherrakoa da jaiotzez (Nafarroa Beherea), eta ume-umetatik liluratu izan du organoaren soinuak.

Munduan zehar eskaintzen dituen kontzertuen artean, orain Euskal Herrira itzultzea egokitu zaio Ospitali. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldi berezia eskaini du Irungo Junkal Elizan, eta hantxe izan da Eider Perezek aurkeztutako saioa. Interesdunek, beraz, aukera izango dute horretaz gozatzeko eta inprobisatzaile interesgarri honen esperientziak behar bezala ezagutzeko.

Irun, Lazkao eta Lizarra, bertsotan

Bestalde, Eider Valentin bertsozale zarauztarrak ekarriko du larunbateko saioko bertsoaldi kutuna, eta 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lan bat gogoraraziko die telebista aurrean daudenei.

Aste honetan, zehazki, bertso saioetako hautaketa berezi bat ere ekarriko du saioak pantailara. Batetik, Lizarran ospatu den 2020ko Bardoetako, Nafarroako Taldekako Txapelketako bertsoaldiak entzun ahal izango dira; bestetik, Irunen Thomas Ospital, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdik osatu zuten saio berezikoak; eta, azkenik, Lazkao Txikiren urteurrenean Lazkaon antolatutako Bertso Band saioko bertsoaldi musikatuak entzungo ditugu.

Aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioaz gozatu nahi baduzu, beraz, jakin ezazu aukera izango duzula larunbat honeta, 21.00etan, ETB1en, eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Thomas Ospital musikari inprobisatzailea izango da gaur ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea izango da gaur ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan