Borrar
Urgente 6 kilómetros de retenciones en la A-8 hacia Cantabria
Holmgren eta Siakamen lanak erabaki dezake zeinek irabazten duen

Txapeldun berria izango du NBAk

Indiana edo Oklahoma bere lehen eraztuna irabazteko aukera izango dute aurten

Jueves, 12 de junio 2025, 00:10

Indiana Pacers eta Oklahoma City Thunder taldeek jokatuko dute aurten NBAko titulua lortzeko. Bi taldeek ibilbide harrigarria izan dute denboraldian zehar, eta orain azken erronkan aurrez aurre izango dira. Txapeldun berria izango du lehiaketak. Bai, badakigu Supersonics-ak eraztuna lortu zutela, baina Oklahomara egindako etxe aldaketa kontuan hartuta, Thunder frankitziak ez du oraindik titulua lortu.

Indiana Pacers 2000. urteaz geroztik lehen aldiz iritsi da finaletara. Rick Carlisle entrenatzailearen gidaritzapean, taldeak 50 garaipen lortu ditu denboraldi erregularrean, eta playoffetan New York Knicks garaitu dute 4-2ko emaitzarekin. Pascal Siakamek Larry Bird Saria irabazi du Ekialdeko Konferentziako finaletan egindako lan bikainagatik. Gainera, Tyrese Haliburton eta Myles Turner bezalako jokalariek taldearen arrakastan funtsezko rola izan dute. Baliteke behingoz eta lehen aldiz saskibaloia ariman daraman estatuak irabazle ateratzea. ABA garaian txapeldun izan ziren, baina NBA sortu zenetik, berriz, inoiz ez.

Bestalde, Oklahoma City Thunderek 68 garaipen lortu ditu denboraldi erregularrean, NBAko markarik onena izanik. Shai Gilgeous-Alexanderek MVP saria irabazi du, eta taldeak Mendebaldeko Konferentziako finaletan Minnesota Timberwolves 4-1 garaitu ditu. Mark Daigneault entrenatzaileak zuzentzen duen talde gaztea.

Chet Holmgren funtsezkoa izan da taldearen arrakastan. 2022an bigarren postuan hautatua izan zen draftean, baina lehen denboraldian huts egin zuen lesio baten ondorioz. 2023-24 denboraldian itzuli zen, eta bere defentsa gaitasunak eta erasoan emandako laguntza ezinbestekoak izan dira taldearentzat. Holmgrenen presentzia saskitik gertu eta bere blokeoak aurkarien erasoak oztopatzeko garrantzitsuak izan dira, eta bere ekarpena erabakigarria izan daiteke finaletan.

Oklahoma City Thunderen historia ez da hasieratik Oklahoman garatu. Taldearen jatorria Seattle Supersonics izenarekin hasten da, 1967an sortua. Supersonicsek 1979an NBA titulua irabazi zuten, Jack Sikma eta Dennis Johnson bezalako jokalariekin. Hala ere, 2008an, taldeak Seattle utzi zuen eta Oklahoma Cityra lekualdatu zen, eta hortik aurrera Thunder izena hartu zuen. Aldaketa horrek eztabaida handiak sortu zituen zaleen artean, baina ordutik Thunder taldeak identitate propioa garatu du, Kevin Durant, Russell Westbrook eta James Harden bezalako jokalariekin garaipen handiak lortuz. 2012an finaletara iritsi ziren lehen aldiz, baina ez zuten titulua eskuratu. Aurten, lehen aldiz Oklahoma City izenarekin irabazteko aukera dute, eta era berean, Supersonicsen garaipenen oinordeko gisa historiako bigarren titulua izango litzateke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txapeldun berria izango du NBAk

Txapeldun berria izango du NBAk