Borrar

Ricky izango da berriz ere Rubio

Ricky itzuli da Joventutera: irribarrea berreskuratuz, NBAn Rubio bezala jokatu ondoren bere ibilbideari amaiera emateko etxera bueltan

Osteguna, 7 abuztua 2025, 00:10

Comenta

Alfa eta Omega esaten diote elizan hasiera eta bukaera infinito batean gertatzen den historio mistikoei. Rickyrena beharbada ez da hainbesterako baina kirolan egindako ibilbide profesional eta pertsonalari amaiera jartzeko modu bikaina aurkitu du Rubiok

Itzulera hunkigarria da Ricky Rubiok Badalonara egindo duena- Bartzelonako eskualdeko El Masnou herritik mundura irten zen gazte izar hark bere ibilbide profesionalaren azken urratsak hasiera eman zion klubean emango dituela iragarri du.

Oraindi gogoratzen dut 2005ean, Rubiok 14 urte besterik ez zituela, BECen lehen aldiz jokatzen ikusi nuen eguna. Bilbao Basket Barakaldon jokatu zuen denboraldi horretan. 32 zenbakia kamisetan zeramala, Aito García Renesek kantxan jarri zuen bezain pronto hirukoa lortu zuen, pilota ukitzen zuen lehenengo aldian. Kamisetan izenik ere jartzeko denborarik ez omen zuten izan Jovetuteko langileek. Ez zen hurrengo urterarte izan, bere ohiko 9 zenbakia zuela, Ricky bere sorbalden artean irakurtzeko aukera izan genuela.

Izen horrekin jolastu zuen bai Badalonan bai F.C. Barcelonara joan zenean. Gero NBAra salto egindakoan bere abizena, Rubio, jarri zioten zenbakiaren goikaldean. EAEBetan abizena erabiltzen dute ia jokalari guztiek. Bederatzi zenbakia ere kendu zioten. Egia esanda, NBA ez zuten Rickyk merezi duen kreditua izan. Atzerritarra izan ez balitz, Hall of Fameeko jokalaria izango zen dudarik gabe.

NBAko hainbat taldetan aritu ondoren —Minnesota Timberwolves, Utah Jazz, Phoenix Suns eta Cleveland Cavaliers, besteak beste—, eta Espainiako selekzioarekin garaipen historikoak lortu ostean (Munduko Txapeldun 2019an, Europako Txapeldun 2011n eta 2015ean), Rubiok atseden hartu zuen osasun mentalaren alde 2023an. Une horretan adierazi zuen bere burua zaintzea zela lehentasuna, eta zalantzan geratu zen saskibaloi profesionalera itzuliko zen edo ez.

Baina itzuli da. Eta itzulera hau ez da bakarrik kirolaria denaren berragertzea; baita gizaki baten berreskurapena ere. Joventutek ateak zabalik izan ditu beti, eta klub horretan amaituko du ibilbide profesionala, 20 urte geroago, zirkulua biribilduz.

Ricky Rubiok ez du bere azken denboraldiaren inguruko xehetasun asko eman, baina argi utzi du bere helburua dela jokoaz berriz gozatzea, presiorik gabe eta etxeko giroan. Bere hitzetan: «Joko hau berriz maitatu nahi dut, eta Badalonan horretarako lekurik egokiena daukat.» Irribarrea itzuli da, eta berarekin batera, historia bizia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ricky izango da berriz ere Rubio

Ricky izango da berriz ere Rubio