Borrar
Victor Wembanyama Txinako shaolin tenplu batean. X
Harmailatik

Kung fu Wemby berria

Spurseko izarra Txinan egon da uda honetan, shaolin tenplu batean eta lanerako prest da jada bere lesioa gainditu ondoren

Osteguna, 24 uztaila 2025, 00:13

Comenta

Victor Wembanyamak, NBAko izar distiratsuena izateko bidean dena, udan bere ibilbidean urrats harrigarri eta ausarta eman du: Txinara joan da Shaolin monje bihurtzeko asmoz. Frantziako jokalari altu eta trebeak, bere denboraldi ikusgarria bertan bera utzi ostean, lesio larri bat sufritu du, barne bilaketa eta diziplina fisiko eta espiritualaren bideari ekitea erabaki du. Ez da Wembyk horrelako zerbait egiten duen lehenengo aldia: filosofia irakurle sutzua dela bagenekien eta erlijioan ere interesa duela dirudi.

Shaolin tenplura iritsi zenean, Victorrek oso bizimodu ezberdina aurkitu zuen. Goizeko lauren esnaldia, egunero meditazioa dexente, borroka arte tradizionalak (kung fu gehien bat), eta janari xumea bihurtu ziren bere eguneroko lagun. «Gorputza entrenatzea erraza da NBAan, baina burua diziplinatzea benetako erronka da», adierazi zuen Wembanyamak bertako egunkari bati.

Bere 2,24 metroko altuerarekin, monjeen artean ikuskizun izan zen hasieran, baina denborarekin haien errespetua irabazi zuen. Kung-fu teknikak ikasten hasi zen, arnasketa kontrola lantzen, eta meditazioan sakontzen. Esperientzia honek ez bakarrik bere burua hobeto ezagutzen lagundu dio, baizik eta bere gorputza sendatzeko eta indartzeko modu alternatiboak eskaintzen dizkio. Errespetu eta apaltasuna erakustearren buruko hilea larru-arras moztu zuen.

Hilabete batzuen buruan, Wembyk profesionaltasunera itzulti behar zuela erabaki zuen. Frantziara bueltan, entrenamendu plan berria garatu du Shaolinekin ikasitakoa eta saskibaloi modernoa uztartuz. Bere entrenatzaileek diote gorputzaren kontrola eta fokua nabarmen hobetu dituela. Orain, NBAko denboraldi berrirako prestatzen ari da, baina esperientzia espiritual honek markatu du bere izaera eta ikuspegi berria eman dio kirolari gisa. «Ez naiz lehengoa. Orain burua eta bihotza batera jokatzen ari dira», azaldu du azken elkarrizketa batean.

Pertsona berri bat dela, badirudi ere otsailean eskuin sorbaldan izandako sakoneko tronbosi benosoa atzean gelditu dela. L'Equipe-ri adierazi dionez: «Baimen ofiziala dut itzultzeko». NBAk bere itzulera irailaren amaieran espero zuen Spursen denboraldiaurrea hasteko, baina uste baino askoz lehenago osatu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kung fu Wemby berria

Kung fu Wemby berria