'Sagardoak elkartzen gaitu', sagardoa eta bertsogintza uztartzen dituen egitasmoa
Proiektua Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute
UNAI SARRIUGARTE
Igandea, 12 uztaila 2020, 01:28
'Sagardoak elkartzen gaitu' egitasmoak sagardoa eta bertsogintza uztartzen dituen hitzorduak prestatu ditu. Hala, dagoeneko bi bertso afari antolatu dituzte Gipuzkoako bi sagardotegitan. Proiektua Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute.
Egitasmoa asteartean, uztailaren 7an, aurkeztu zuten Astigarragako (Gipuzkoa) Astarbe sagardotegian egindako agerraldi publiko batean. Bertan hiru eragileetako hainbat ordezkarik esku hartu zuten, hala nola, Bertsozale Elkarteko Oier Iurramendik, Olatz Mitxelena Sagardoa Route-Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko koordinatzaileak, Aitor Bengoetxea Musika Bulegoa elkarteko lehendakariak, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendariak, eta, Josu Garaialde Hazi Fundazioko ordezkariak.
Bertan, Iurramendik nabarmendu zuenez, sagardoak eta bertsolaritzak betidanik erlazio estua izan dute, eta, urteek aurrera egin ahala, bien arteko zerikusia gero eta handiagoa izan da. Hori dela medio, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak duten erlazioan aurrerapauso bat ematea erabaki dute egitasmo aitzindari honen bitartez.
Bertan, orotara, bost bertso otordu ospatuko dituzte, eta, aipatu bezala, lehendabiziko bi bertso afarietarako sarrerak jada salgai daudebertsosarrerak.eus webgunean. Uztailaren 15ean izango da lehena, Adunako Aburuza sagardotegian. Eli Pagola eta Unai Mendizabal ariko dira bertsotan eta Aitor Mendiluzek gaiak jarriko ditu, 20:30ean hasiko den saioas. Bigarrena, uztailaren 24an ospatuko da, Astigarragako Astarbe sagardotegian. 18:30ean hasiko da bertso saioa. Agin Laburu eta Maialen Lujanbio ariko dira bertan.
Beste saioak, aldiz, uztailaren 26an, eta abuztuaren 7an eta 29an ospatuko dira. Eta sarrerak sagardoa.eus atarian erosi ahal izango dira.
Jada adostuta daudenetatik lehendabizikoa uztailaren 15an egingo da Adunako Aburuza sagardotegian. Bertan Eli Pagolak eta Unai Mendizabalek egingo dute bertsotan, Aitor Mendiluze gai jartzaile lanetan dabilen bitartean. Era berean, uztailaren 24n bigarrena ospatuko dute, Astigarragako Astarbe sagardotegian. Azkenengo honetan Agin Laburu eta Maialen Lujanbio arituko dira aurrez aurre oholtza gainean.