Borrar
Harry eta Meghan. FACUNDO ARRIZABALAGA / EFE
Printzesa izatea ez da uste bezain polita

Printzesa izatea ez da uste bezain polita

Meghan Marklelek sufritutako presioa beste printzesen kasuak gogorarazten dizkigu: Diana de Gales, Camila Parker Bowles... eta gizartearen matxismoa agerian uzten du

Miércoles, 15 de enero 2020, 23:52

Printze batekin ezkontzea ez da ipuinetan dirudien bezain polita. Bestela galdetu Meghan Marklei. Famatua egin zen aktore moduan 'Suits' telesailean eta Ingalaterrako Harryrekin konpromisoa ezagutzera eman zenean asko hitz egin zen berari buruz: emakume modernoa, dibortziatua, langilea... Beti modu positibo batean. Baina bidean, Archie, bere semea, jaio baino lehen zeozer okertu zen. Bat-batean komunikabideak eta Erresuma Batuko gizartea haren aurka jarri zen, izugarrizko indarrarekin.

Meghanen kasua ez da bakarra izan. Beraren aurretik Diana de Gales, Camila Parker Bowles eta Kate Middleton izan ziren. Windsor familiako emakumeak izugarrizko presioa sufritu dute komunikabideen eskuetan. Isabel II eta Ana printzesa dira salbuespen bakarrak, odolezko eskubideak dituztelako gehienbat. Nolabaiteko matxismo selektibo bat agerian utziz.

Diana de Galesen kasua

Lehenengo biktima Diana de Gales izan zen. Carlosekin ezkondu eta dibortziatu ostean kazetariek inguratu egiten zuten momentu oro, albiste berri bat topatzeko prest. Izan ere, harrapaketa joko hori urrunegi joan zen eta bizia kostatu zitzaion Pariseko errepide baten.

Diana eta Carlos haien ezkontzan. STR / REUTERS

Carlosen hurrengo emakumeak ez zuen errazago izan. 80-ko hamarkadan, Camila Parker Bowles bere bizitzaren xehetasun pribatuenak egunkarietan agertzera ohitu behar izan zen. Bi seme-alaba zituen, txikiak orduan, eta arazo asko izan zituzten haztean. 2006an, 'The Guardian'-en azaldu zuten nola paparazziak aurkitzera jolasten zuten. «Amak prismatiko batzuk zituen eta leihoaren ondoan ezartzen ginen ia zenbat ikusten genituen. Erraza zen, eguzkia haien kameretan distira sortzen zuelako», zioten.

Kate Middletonen kasua Meghanen antzekoa izan da. Biei estatuz sozial baxuago bat izatea leporatu zieten. Middletonek William printzearekin zuen harremana hasi eta denbora igaro zen ezagutzera eman zen arte. Horregatik, komunikabideak beraz barre egiten hasi ziren «Katie itxaroten» edo «Katie jasankorra», deituz. Beraz, Meghanek sufritutako egoera ez da batere berria. Hori bai, berak argi utzi du ez dagoela tratu hori jasateko prest, horregatik bera eta bere senarrak Windsor familiatik urruntzeko asmoa ezagutzera eman zuten. Izan ere, komunikabideek esan bezala, emakume moderno bezala, ez dago matxismoa jasateko prest

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Printzesa izatea ez da uste bezain polita