Borrar
E.C.

700 bertso saio bertan behera geratu dira aurten, 735.000 euroko galera ekonomikoa suposatu duena

Xenpelar Dokumentazio Zentroari esker igorri ditu datuak Bertsozaleen Elkarteak

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 22 abendua 2020, 22:50

Comenta

Orotara 700 bertso saio bertan behera geratu dira aurten, 735.000 euroko galera ekonomikoa suposatu duena, hain zuzen ere. Izan ere, pasa den urteko ekitaldiekin alderatuz gero, aurtengoan hamarretik lau soilik antolatu dira. Bertso-eskola edota bertsozale talde bat dagoen udalerrietan bereziki bertso saioei eutsi egin zaie. Xenpelar Dokumentazio Zentroari esker igorri ditu datuak Bertsozaleen Elkarteak.

Erakunde honen arabera iaz guztira bertsoak hizpide zituzten 1.121 ekitaldi atondu ziren. Aurten, berriz, urte amaierakoak kontutan hartuta 435 izango dira. Era berean, 2020ko abenduan 52tik 41 jaialdiak izan dira, eta, 2019ko abenduan, 74tik 23 jaialdiak izan ziren soilik.

Koronabirusaren pandemiaren harira, antolatzaileek segurtasun arauen neurrira egokitutako saioak jorratu ahal izan dituzte. Horren harira, bertso saio mota jakin batzuengan ondorio ekonomikoak larriagoak izan dira, batez ere lagunarteko eta libreko saioen kasua izan da hori.

Egunerokotasunean ohiko egoera batean hitzordu horiek gehiengoa osatzen dute, otorduetan edo mahai-inguruan egiten direnak eta gai jartzailerik gabe bertsolariek ikus-entzuleengandik hurbil kalean egiten dituztenak, alegia. Aurten lagunarteko mahai-inguruetako saioak % 58 jaitsi dira, eta % 86 bertso libreko saioak.

Jaialdiak izan dira gehien ospatu direnak aurtengoan. Dena den, horien ospakizunek ere nabarmenki egin dute behera. Aurten 138 gauzatu dira, pasa den urten baino % 37 egitasmo gutxiago. Horietako askotan lagunartekoen eta librekoen aldean alternatiba ere izan dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 700 bertso saio bertan behera geratu dira aurten, 735.000 euroko galera ekonomikoa suposatu duena

700 bertso saio bertan behera geratu dira aurten, 735.000 euroko galera ekonomikoa suposatu duena