Borrar
Uxue Alberdi bertsolaria, oholtza gainean.

Oholtza gaineko maskara eta biluzteei buruz ariko dira 'Hitzetik Hortzera' saioan

Julio Soto eta Uxue Alberdirekin hitz egingo du gaiaren inguruan Eider Perezek

Zurekin

Igandea, 1 martxoa 2020, 00:05

Comenta

Sarri oholtzan beste batzuen ahotsetik kantatzen duten arren, izen eta abizenez ezagutzen ditugu bertsolariak; beraiek eta baita beren bizitza eta iritzi pertsonalak ere. Oholtza gaineko maskarez eta biluzteez ariko dira Julio Sotorekin eta Uxue Alberdirekin, igandean, «Hitzetik Hortzera»n.

Mozorrorik gabe irteten da bertsolaria jendaurrera; mozorro fisikorik gabe, behinik behin. Ezezagun multzoa aurkituko du parean: bere gorputza ikusten duena, bere hitzak entzuten dituena eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, bere bizitzaz dakiena.

Zer egin dezake bertsolariak horren aurrean? Ikusten den hori aldarrikatu, ala hitzezko maskaren atzean ezkutatzen saiatu? Lor ote daiteke? Igandeko programan ezkutatzearen, biluztearen eta oholtza gaineko bestelako erabakien inguruan hitz egingo dute gure protagonistek.

XIX.mende hasierako Lore Jokoetako irabazleak

Hortaz aparte, Lore Jokoetako irabazleak izango dituzte hizpide Historiako emakume atalean. Bertan, XIX.mende hasierako Lore Jokoetako irabazleak ezagutuko ditugu: Aña Etxegarai, Hondarribiko Joxepa, Maria Luixa Erdozio eta Mariana Hargain.

Han eta hemen jasotako bertso saioak ere eskainiko dituztela azpimarratu dute programaren arduradunek. Arrasateko Emakumeen Txokoak antolatuta Kontrako eztarritik liburuan oinarritutako bertso saio literarioan izango dira; baita Astigarragako Ipintza sagardotegian Errugbi inklusiboaren aldeko bertso bazkarian ere. Gainera, Iruñeko, Lasarte-Oriako, Oiartzungo eta Pasaiako saioetako bertsoaldiak ikusteko aukera izango da.

Gaur, 15:00etan, 'Hitzetik Hortzera' ETB1en eta eitb.eus-en; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez izango du aukera, EiTB Nahieran atarian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oholtza gaineko maskara eta biluzteei buruz ariko dira 'Hitzetik Hortzera' saioan

Oholtza gaineko maskara eta biluzteei buruz ariko dira 'Hitzetik Hortzera' saioan