Borrar
Amaia Zurutuza kazetariak informazioa programazioa gidatuko du. NAIZ
Naiz irratiak programazio anitza estreinatuko du astearte honetan

Naiz irratiak programazio anitza estreinatuko du astearte honetan

Aipatu bezala informazioa programazioaren erdigunea izango da

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 6 de enero 2020, 22:34

Naiz irratiak programazio anitza estreinatuko du astearte honetan. Etengabeko informazio eskaintza eta musika izango dira euskarazko irrati esanguratsu honen bi ildo nagusiak. Aipatu bezala informazioa programazioaren erdigunea izango da. Hala, hiru ordu tarte izango ditu saioak: 07:00etatik 10:00etara. Bigarrena,12:00etatik 14:00etara, eta, hirugarrena aldiz, 18:00etatik 21:00etara. Saio hauxe Amaia Zurutuza kazetariak gidatuko du.

Ion Telleria, irratiko arduradunetako batek duela egun batzuk nabarmendu zuenez, informazioa eta musika dira irrati kate honen ildo garrantzitsuenak. Telleriak gaineratu zuenez: «Entzuleentzat erreferentzia etengabeko informazio jario hori izatea nahiko genuke». Hortaz, zerbait gertatzen den aldiro, hori kontatzen arituko direla helarazi zuen.

Hori dela bide, Gara-ko eta Naiz-eko erredakzioko kazetari ezberdinekin arituko dira elkarlanean. Era berean, irratiak informazio albiste buletin laburrak eskainiko ditu 'Informazioaren haria' magazina ez dagoen orduetan iluntzeko 21:00ak bitarte. Gainera, larunbat eta igande goizetan 'Asteburuko Haria' izeneko programa eskainiko dute. Bertan hurrengo astean gertatuko diren gaien nondik-norakoak aztertuko dituzte eta honek asteburu giroko magazin baten itxura izango du.

Aipatu bezala musika izango da irratiaren beste ildo esanguratsuena. Izan ere, Naiz irratia erreferente bat bilakatu nahi da euskal musikaren sutapenerako tresna gisa. Telleriak esan zuenez: «Musikariekin joan-etorriko harremanetan sakondu nahi dugu». Hortaz, «Beste bat saioa» abiaraziko dute. Bertan hainbat euskal musikari garrantzitsuk hartu dute esku.

Programa honetaz gain, 'Musika pilulak' izeneko saioa jarri dute abian. Bertan, musikariek euren azken egitasmoak aurkeztuko dituzte. Musikari ezberdinekin jorratutako elkarrizketekin batera, haien lanaren lagin bat entzun ahal izango dute entzuleek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Naiz irratiak programazio anitza estreinatuko du astearte honetan