Borrar
Euskal Herriko historia kontatzen eta kantatzen duten aldetik, efemerideek joko handia ematen diete Lur Barnea taldeko kideei.

Musika trilogia batek Amaiurko gazteluaren defentsaren 500. urteurrenean atzerabegikoa gauzatu du

Euskal historiaren ezinbesteko gertakaria dugu hauxe, euskal erresistentziaren ikono bihurtu delarik

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 20 urria 2022, 19:07

Comenta

Musika trilogia batek Amaiurko gazteluaren defentsaren 500. urteurrenean atzerabegikoa gauzatu du. Lur Barnea bandaren egitasmo musikala Euskal Herriko historia eta mitologian oinarritzen da. Lehendabiziko kantua eta bideoklipa entzungai daude urriaren 13tik, bigarrena urriaren 19tik eta hirugarrena hurrengo egunetan plazaratuko dute.

Lan berri honek 1522. urtean Amaiurren gertatutako gazteluaren defentsa sinestezina gogorarazi nahi du. Euskal historiaren ezinbesteko gertakaria dugu hauxe, euskal erresistentziaren ikono bihurtu delarik. Testuinguru horretan hiru abesti egitea deigarria otu zitzaion taldeari eta abesti bakarrean aditzera emateko kontu gehiegi zituztenez, hiru kontzeptu, ideia bakoitza abesti propio batean garatu dute. Aingeru Gorrotxagi taldeko kidearen esanetan, «bada Baztango eleberri trilogia ezagun bat, honekin zerikusirik ez duena, ba hauxe trilogia musikala izango da».

Gorrotxategik nabarmentzen duenez, Euskal Herriko historia kontatzen eta kantatzen duten aldetik, efemerideek joko handia ematen diete. Hala, gertakari historikoa baino, erresistentzia ikurra gogorarazi nahi izan dute, azken muturreraino beren ideien lehialtasuna eraman zuten 100 lagunena, alegia, nahiz eta etsaiak 6.000 soldadu izan ere.

'Gure epika' deituriko lehendabiziko abestian, Amaiurko gazteluaren defentsaren arlo epikoa goraipatzen da, Amaiurko gazteluaren defentsa izugarria, tarteko. Bandak dioenaren arabera, abesti honetatik hasierako ahots narrazioa eta janzten duen orkestrazio sinfonikoa gailendu daitezke, kantari samurtasun eta hunkigarritasun ikaragarria ahalbidetzean diotenak.

'Defentsa» izenekoan, aldiz, bataila bera ematen da ezagutzera. Etsai armadak gaztelua inguratu zuenetik, gazteluaren kubo nagusia lehertu bitarteko aste bat iraun zuen defentsa sutsua ematen dute ezagutzera. Bertan entzun daitezken hasierako tinbalek eta albokak etsai armadaren etorrera iragartzen dute, gertatuko denaren aurrekaria delarik.

Era berean, hirugarren eta azken abestiak 'Memoria' du izena eta gertakari esanguratsu horren memoriak duen garrantziaz hausnartzera eraman nahi du entzulea. Bertan egin izan zuten erresistentzian jartzen dute fokoa eta gaur egungo errealitatea hartzen du aintzat, batez ere etorkizuna eraikitzeko baliagarria den tresna bezala ikusita, hain zuzen ere. Taldeak abesti honen estribiloa goraipatzen du, iragana ezagutzeak etorkizunera proiektatzeko aukera ematen duelarik, hori baita abestiaren mezu nagusia, beren esanetan.

Trilogia honetako kantak irudiekin girotuko dira. Horretarako Angel Rekaldek eta Amaia Ballesterosek egindako eta Nabarraldek aurten plazaratutako «Amaiur. Gaztelu baltza» komikiko ilustrazioak baliatu dituzte. Horrez gain, azaroan dokumental bat aterako dute, non trilogiako abestiez gain, Asisko Urmeneta marrazkilaria, Aranzadi Zientziako Elkarteko Mikel Legorburu historialaria eta Amaiurko Gaztelu Elkarteko jendea agertuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Musika trilogia batek Amaiurko gazteluaren defentsaren 500. urteurrenean atzerabegikoa gauzatu du

Musika trilogia batek Amaiurko gazteluaren defentsaren 500. urteurrenean atzerabegikoa gauzatu du