Borrar
Directo Muere el Papa Francisco, reacciones y última hora
Usoz
Karmele Mitxelenaren zoriona
Territorios

Karmele Mitxelenaren zoriona

Hainbat sari eskuratu ditu, haien artean, ipuin liburuentzako Donostia Kutxa Saria 'Haragizko mamuak' deituriko lanagatik

Jueves, 12 de diciembre 2024, 00:14

Karmele Mitxelena (Oiartzun, 1988) euskal letretan izena eta ospea lortzen ari den idazlea da. Bere biografian begiratuz, hainbat sari eskuratu dituela ikus dezakegu. Haien artean, ipuin liburuentzako Donostia Kutxa Saria 'Haragizko mamuak' deituriko lanagatik.

Zubikarai saria

Bere ondokoren bateko eskuz idatzita dirudien wikipedian ikusten badu bere profila, kontagintzan 19 sari irabazi dituela jakingo du. Azkena Zubikarai beka saria izan da, Goio Ramosekin batera eskuratu zuena. Agertu berri da horren emaitza: 'Zoriona, edo antzeko zerbait' nobela laburra. Dakidanez, lehen aldia da ipuingintzatik nobelara salto egin duena.

Esango nuke jarraitu beharreko idazlea dugula Karmele Mitxelena Etxebeste, denborak adieraziko digu baina zuzen edo oker gabiltzan eta bere idaztankera umotuko den ala ez. Nik idazteko manera garbiak ikusten dizkiot.

Hizkuntzaren erabilpen trebea

Beste emakume euskal idazleren antzera, bertsolaritzatik datorkigun kontalaria da Mitxelena. Azken urteotan, bertsotan irabazitako itzala lanaren zabalkunderako erabili ohi delako, kontakizunera bidaia egin dutenen zerrenda ez da laburra, eta bat batean datoz burura: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal… Eta saiakerara Maialen Lujanbio eta Ane Labaka.

Bide horretan kokatu du bere burua Mitxelena Etxebestek, bere zorionaren bila doan emakume alargun protagonistaren historia kontatzerako orduan. Senarrak burua bota zuen depresioak jota eta hiru urteren buruan -eta ez kontrazalak dioen moduan, «alargundu berria»- Cadaquesera bakarrik bidaiatzea; han aspaldiko senargai ohia, Manu, aurkitu du eta harekin bizitza berreraikitzea erabaki du.

Eta aitortu behar dugu bertsolaritzatik prosara hizkuntzaren erabilpen trebea ekarri duela. Badaki hizkuntza erabiltzen. Eta lirikotasuna nagusi duen kontakizun horretan maiz eman du horren berri. Nire iritziz, hiru ezaugarri berezi ditu kontaketaren diskurtsoa eratzeko orduan.

Lehena errepikapena da. Atal bat idatzi behar duenean, maiz jo du errepikapenaren jokora, adibidez «etengabe» hitzaren errepikapena dugu laugarren kapituluan. Bigarrena, detaileei emandako garrantzia. Adibidez, Manuren alkandoran botoi bat gaizki lotua dela esango zaigu, ondoren, elkar besarkatzen dutenean, eta nobelaren gakoan, botoi hori jausiko da, pertsonaien arteko lotura sinbolizatuz.

Hirugarrenez, kontatzeko eskua nabarituko nuke. Nobela senarra izandakoari mintzatuz hasten da, baina oso zaila da «zuka» ari den nobela oso bat idaztea, horregatik aldatzen ditu tonuak egileak, eta «niaren» bidez bere baitan sartu gaitu, edo alabaren telefono mezuak tonu hotz batean kontatzen zaizkigu. Eta ironia ez da falta, beste Mitxelena haren, Olatz Mitxelenaren, liburua aipatzen denean, pertsonaiak «Hezur bat eztarrian» duela ohartuz.

Historia ezaguna

Hala ere, historiaren mataza ezagunegia dela adierazi beharko genuke. Nahiz eta emakume honen barrena ongi marraztua egon, kontatu duen historia noiz edo noiz irakurria dugu. Alarguntzako pisua arindu eta oporretan joatea erabaki duenean, han aspaldi laguna aurkitzea eta harekin batera bizitza berri bati ekitea argumentu ezagunegia dela dirudi.

Baina egituraketan ere bere joera nagusia erabili izan du Karmele Mitxelenak. Senarraren heriotzarekin hasi eta amaren heriotzarekin bukatu du nobela, egitura aldetik arku esanguratsua eraikiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Karmele Mitxelenaren zoriona