Borrar
César Córdoba eta Sergio 'Maravilla' Martínez datorren astean ospatuko den boxeo gauaren kartelean.
Mitoen boxeo gaua: César Córdoba vs Sergio 'Maravilla' Martínez
Goi gerlari

Mitoen boxeo gaua: César Córdoba vs Sergio 'Maravilla' Martínez

Streamerren arteko boxeo ekitaldi batetik sortutako ideia eroa otsailaren 15ean gauzatuko da Badalonako Olimpic Arena estadioan

Miércoles, 5 de febrero 2025, 07:18

Askotan gogoratzen dut 2017an Santa Coloma de Grameneteko Sparta gimnasioan entrenatzeko oporrak hartu nituenean. Kontaktuzko kirolzale askorentzat nazio-mailan erreferente nagusia izan denarengandik ikasi nahi nuen: César Córdobarengandik, hain zuzen ere. Aurelien Duarteren aurkako borrokak baino lehenagotik ezagutzen nuen arren, Bartzelonara joan nintzenerako 'El Cazador' katalanak KO teknikoz garaitua zuen dagoeneko Melvin Manhoef borrokalaria eta Frank Muñoz ahohandiaren aurkako borroka ere gertatua zen. Jakina, gimnasioko sarrerako argazkiek hori erakusten zuten.

Bada, gaur egun Córdobak 44 urte ditu eta bi urte daramatza erretiratuta. Bere palmaresean 102 borrokaldiko errekorra du kickboxing, Muay Thai eta boxeoan, 97 garaipen eta 60 KO baino gehiagorekin. Gainera, lau aldiz izan da munduko kickboxing txapelduna eta hirutan Espainiako boxeo-txapelduna. «Ez zait gustatzen PlayStationean ere galtzea», ziurtatu du elkarrizketa batean baino gehiagotan. Pizgarri handia publikoarentzat, Tyson bezalako erretiratuen borrokak hain modan dauden une honetan. Zalantzarik gabe, ikuskizun ona izango da.

Oraindik ez dakizula noren aurka borrokatzen den? Bada, Sergio 'Maravilla' Martínezekin, 2003 eta 2014 artean pisu ertainean eta superwelterrean munduko bost titulu izan zituen Argentinako boxeolari ospetsuarekin, alegia. Bere kirol ibilbidean 62 borrokaldi egin ditu: 57 garaipen, 32 KO, 3 porrot eta 2 berdinketa. Ziur askok gogoratuko duzuela Paul Williamsen aurkako errebantxan izan zuen K.O. indartsu eta ederragatik, izan ere, buruan ditudan estetikoenetakoa izan zen. Beste batzuek, aldiz, ez duzue ahaztuko Miguel Cottoren aurkako porrota, bere ibilbidean mugarri izan baitzen.

Sei urteko erretiroaren ondoren, 2020an 'Maravilla'k ringera aurkari txikiagoekin itzultzea erabaki zuen, eta urtez urte erraz irabazten joan da. Bere azken biktima, Pablo Migliore futbolari ohia, zeinari puntuka irabazi zion joan den abenduan, Buenos Airesen, 50.000 pertsona ingururen aurrean. Baina Córdobak abisatu du: «Errespetu guztiekin, ni ez naiz Migliore eta dena emango dut irabazteko». Are gehiago, «K.O. mota ezberdinak imajinatu ditut 'Maravilla'ren kontra», esan du, argi utzita gauza bat dela zure buruak sortzen duena eta beste gauza bat imajinatutako hori egitea... Horiek horrela, eta 'Maravilla'k orain 49 urte dituen arren, borroka on bat espero da, eta ez azken boladan hain ohikoak diren mito zaharkituen itzulera tristeak.

Bitxikeria gisa, ringeko bi munstro horien arteko borroka Ibai Llanosek Bernabeun 100.000 lagunen aurrean antolatu zuen streamerren arteko borrokaldiez osatutako boxeo gauan kozinatu zen. Ekitaldi horretarako Córdobak Viruzz prestatu zuen eta 'Maravilla' Martínezek Shelao. Gauza berotzen hasi zen modurik tontoenean eta azkenean 'Mitoen gaua' ('Noche de leyendas') izeneko ekitaldi nagusi hau sortu da Badalonako Olimpic Arena estadioan otsailaren 15ean. Izan ere, aipatutako borrokaldiaz gain, boxeo nazionaleko bi erraldoi lehiatuko dira, Kiko Martínez eta Juli Giner, eta ekitaldian Ronny Landaeta, Antonio Campoy eta Lara Fernández ere izango dira, besteak beste. Eta zuk noren alde egiten duzu apustu, Córdobaren ala 'Maravilla'ren alde?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mitoen boxeo gaua: César Córdoba vs Sergio 'Maravilla' Martínez