Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ezkortasunak baikortasunak baino ospe hobea du, mundua okerrera doala dioenak tarteka argi printzaren bat ikusten duenak baino ospe handiagoa duen bezalaxe. Eta halere, baikorrei esker egiten dugu aurrera, oker dagoena zuzendu daitekeela pentsatzen dutenei esker.

Mantso, nekez, baina gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunak aurrera egiten du, gutxienez mundu bazter honetan. Mantso, asko direlako oraindik berdintasun horretan arriskua ikusten duten gizonak eta nekez, gauden puntuan eroso bizi diren emakumeak ez direlako falta.

Edozein esparrutan ikus daiteke hori, edozein mailatan, edonon. Festetan ere bai. Emana dago lehen pausoa: festak ez dira gizonezkoentzat bakarrik eta emakume askok pentsatzen du festetan parte hartzeko eskubidea duela. Ikusi besterik ez dago jendartea festa egun batean, gauez nahiz egun argiz.

Pauso horrek, ordea, erresistentzia aurkitzen du hainbat gizonengan. Asko dira, oraindik, emakumeok gizonen menpe gaudela eta egon behar dugula pentsatzen dutenak. Emakume bazara eta festa batean parte hartzen ari bazara, gizonen irrikak asetzeko zaude hor, edonoren esku.

Bakarka edo taldeka, oraindik gazte askok uste du emakumeon lehen zeregina gizonen gozamena bermatzea dela. Hortik erasoak, baina hortik baita ere lehen isilpean gordetzen zena egun argira ekartzeko joera. Lehen normal zenak, gehienera jota ere esparru pribatuan gertatzen zenak, orain guztion arreta pizten du.

Are gehiago, Donostiako alkate jaunaren esanetan, gizonezkoak izan dira beste gizon batzuen erasoak mugatu dituztenak. Hor dago itxaropena, ezikusiarena egin ordez beste gizonen gehiegikeriak ekiditen dituzten gizonengan, gaizkide izateari uko egiten dioten gizonengan.

Edonongo festetan parrandan parte hartzeko asmoz ateratzen den neskari bere burua babestuko duten aholkuak ematen dizkiogun bezalaxe, etxe guztietan esan beharko genieke mutilei zer egin behar duten aldamenean gertatzen den erasoaren aurrean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios