Borrar
Lan munduan nolako etorkizuna dagoen ezagutzeko aukera. fotolia

Ikasle eta gazte ekintzaileen arteko hartu-emana

Gazteek laneratze-prozesuan izan ditzaketen zalantzak, kezkak eta aukerak jorratuko dituzte, Bai Euskarari Elkarteak, Lansarean proiektuaren barruan, antolatutako topaketan

leire larrazabal

Osteguna, 27 urria 2022, 11:27

Comenta

Lan mundua nola dagoen jakin nahi duzu? Ekintzaile baten esperientzia ezagutu nahi? Bai Euskarari Elkarteak, Lansarean proiektuaren barruan, Arabako ikasleen eta gazte ekintzaileen arteko topaketa antolatu du ostiralerako, 9.30etatik 11.00etara garatuko dena, Egibide Arriagan. Egitasmo honen helburua gazteek laneratze prozesuan izan ditzaketen kezken, zalantzen eta aukeren inguruan hitz egiteko euskarazko espazio bat sortzea izango da. Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da, baieuskarari.eus webgunean, beraz, Euskal Herriko edozein gazte konektatu ahal izango da.

Gazteek laneratze prozesuan izan ditzaketen aukerak eta erronkak identifikatuko dituzte. Horrela, lana bilatzeko momentuan ibilbide akademiko ezberdinek dituzten erronkak eta aukerak landuko dituzte; baita zailtasunak ere. Horretarako, lanbide heziketako ikasle bat eta unibertsitateko ikasketak egiten ari den beste bat izango dira. Hain zuzen, Garikoitz de Diego, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikaslea; eta Izarraitz Zulueta, Politika Zientziak eta kudeaketa publikoko ikaslea.

Horretaz gain, ekintzaile bat eta langile bat ere izango dute topaketan eta euren ibilbidea kontatuko dute, alegia, ikasle izatetik langilera izatera. Horrela, Getari Garcia de Eulate, langilea; eta Ander Elorza ekintzailearen 'abenturak' lehen pertsonan ezagutzeko aukera izango da. Prozesu honetan guztian euskarak duen balio erantsiari ere erreparatuko diote. Gainera, laneratzean agertu daitezkeen zalantzak edota beldurrak argitzeko enplegu teknikari baten esperientziagaz kontatuko dute: Regina Rivas, Enplegu teknikaria Gasteizko Udalean.

Bai Euskarari Elkartearen xedea alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea da, Euskal Herri osoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ikasle eta gazte ekintzaileen arteko hartu-emana

Ikasle eta gazte ekintzaileen arteko hartu-emana