Borrar
Joan den martxoaren 22an hil zen Luzia Goñi bertsolaria. Bertsozale Elkartea

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa berezia, igandean, ETB1en

Erreferentzia historikoak eta emakume haien bertso bilduma jasotzen ditu eitb.eus-en ere emitituko den programa berezi honek, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus eta Oihana Iguaranen ahotsetan

Zurekin

Larunbata, 25 apirila 2020, 17:06

Comenta

Euskal Telebistak ordubeteko saio berezia ondu du 'Hitzetik Hortzerako denboraldian atalka landutakoa programa bakarrera ekarrita. Erreferentzia historikoak eta bertso bilduma jasoko ditu programa berezi honek igande honetan.

'Hitzetik Hortzera'ko denboraldi amaitu berrian, historian izan diren emakume bertsolariei aitortza egiteko atal sorta eskaini zuten. XX. mende erdira arteko bertso bilduma eta zertzelada historikoak izan ditu oinarri horrek, eta, orain, atal horiek bildu eta saio bakar batera ekarri dituzte.

XIV. mendetik datoz lehen erreferentzia historikoak eta presentzia horrek indar berezia hartzen du XIX. mendean. XIX. mende amaieran, besteak beste, garaiko bertso txapelketa nagusiak irabazi zituzten Erdozio, Hargain eta Etxegarai bertsolariek, eta 30 urtetik gorako bertso bidea egin zuten plazan.

Programaren arduradunek nabarmendu dutenez, XIX-XX. mendeetakoa da bertso bilduma oparoena: Bizenta Mogelen bertso jarriak, Plazida Otaño eta Txirritaren arteko bertsoak, Mikaela eta Iñaxi Elizegi ahizpen artekoa, Joxepa Zubeldiak jarriak, Martzelina Lopetegi eta Txirritaren arteko elkarrizketa, Joxepa Antoni Aranberrik fabrikan kantatuak, Inaxi Etxabek Basarriri erantzun zionekoa, Leoni Etxebarrenek Xalbadorren Odolaren Mintzoaz idatziak eta beste zenbait.

Luzia Goñi bertsolariak ere leku berezia izango du bilduma honetan. Gauzak zer diren, berari buruzko 'Hitzetik Hortzera' programa hastear zela zendu zen, martxoaren 22an.

Zertzelada historikoen lagungarri, bertsolari horien gehienen argazkiak izan arren, zenbaitenak ez zaizkigu gaurdaino iritsi: Maria Luixa Erdozio, Marie Hargain, Bizenta Mogel, Joxepa Inaxi Elizegi, Hondarribiko Joxepa eta Martzelina Lopetegirenak, besteak beste. Txakur Gorria Kolektiboak egin ditu horientzako irudiak.

Bertso bildumari dagokionez, bertso horiei ahotsa jartzen, Eñaut Agirrek, Maddalen Arzallusek eta Oihana Iguaranek hartu dute parte, Gari Otamendi eta Joxan Goikoetxea musikariek lagunduta. Igande honetan, 15:00etan, hitzordua daukagu bertsolari horiekin guztiekin ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Historiako emakume bertsolariei buruzko programa berezia, igandean, ETB1en

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa berezia, igandean, ETB1en