Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Eusko Ikaskuntzak urriaren 2tik 4ra bitarte Gasteizen ospatuko duen XIX. Kongresua aurkezteko ekitaldia egin du ostiral goizean Europa Biltzar Jauregian. Bertan izan dira Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Patxi Juaristi Kongresuko presidentea, 'Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous rassemble' lelopean ospatuko den ekitaldiaren nondik norakoak azaltzen.
Euren hitzetan, Kongresuan Euskal Herriaren lurralde kohesioaren alde abian jarri behar diren politiken eta erabakien inguruan Herri Itun bat lortzeko proposamenak egin nahi dituzte, adostasun zabalak lortuz eta norabide horretan planteamendu zehatzak eginez. Horretarako, hiru ardatz tematiko nagusiren inguruan egin dute aurrera: eredu sozio-ekonomiko berria eta ongizatearen gizartea, jendartea eta lurraldea, hain zuzen ere.
Juaristik azaldu duenez, urriaren 2an jorratuko den lehenengo ardatz horren barruan honako hiru gai hauek landuko dituzte: garapen ekonomikoa, lanaren eta ongizatearen iraunkortasuna eta belaunaldien arteko elkartasuna. «Eredu sozioekonomikoa birdefinitzeko eta ingurumen-jasangarrian oinarritutako ekonomia berri baterantz igarotzeko beharraren aurrean, ekoizpen- eta banaketa-paradigmak, aurrerapenaren ideia, lan-merkatuaren erronkak, digitalizazioaren ondorioak edo produktibitatearen hobekuntza birpentsatzea proposatzen dugu», esan du.
Urriaren 3an, berriz, jendartearen gaia jorratuko dute, eta bertan 2019az geroztik Eusko Ikaskuntzaren baitan egin diren lau ikerketa proiektu hauen ondorioak eramango dituzte Kongresura: 'Euskal nortasuna XXI. mendera begira', 'Euskal hizkuntza sistema', 'Kultur eskubideak' (kultur politiken inguruko ikerketa bat da) eta 'GizarteLab, gizarte berrikuntzarako esperimentazio laborategi gisa'. «Gizarte-kohesio handiagoa bilatzeak Euskal Herrian bizi diren pertsonen errealitateari buruz hausnartzera behartzen du: aniztasunari, kulturartekotasunari edota bizikidetzari buruz; eta eskubideei eta betebeharrei, konpromisoari eta elkarrekikotasunari buruz. Funtsezko zeregina dute hezkuntza-sistemak eta kulturak kudeaketaren eta parte-hartzearen ikuspegitik. Elkarteen eta ikaskuntza-komunitate txikien lana ere ezagutaraziko da».
Amaitzeko, Kongresuaren azken egunean, urriaren 4an, lurraldea izango da jardunaldiaren ardatza. Euskal Herria osatzen duten lurraldeen arteko harremanei helduko zaie, hiri- eta landa-munduaren arteko loturetan sakonduko da, eta, estatuen barruko subiranotasuneko lurralde-gatazken esparruan, Kongresuak oinarri-proposamen bat sustatuko du gatazka horiek konpontzeko.
Hala, lortu beharreko «Herri itun» desiragarriaren bila, hiru arloetako kezkak bilduko dituzten eta euskal lurralde guztiek partekatzen dituzten beharrei erantzungo dieten proposamenak landuko dira.
Azkenik, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua adituei, irakasleei, ikasleei eta ikertzaileei, erakundeetako eta enpresetako ordezkariei eta euskal gizarte zibileko erakunde eta elkarteei irekita dagoela adierazi dute. Interesdunek izena eman dezakete dagoeneko eusko-ikaskuntza.eus/XIX-kongresua web orriaren bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.