Borrar
Azken saioa izan da jorratu ez den bakarra. gainontzeko probak, lurralde historiko ezberdinetakoak, burutu egin baitira BERTSOZALE.EUS

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala bertan behera geratu da

Egitasmoa Abadiñon ospatzekoa zen azaroaren 14an, Saran hirurtekoa gauzatu ondoren

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 5 azaroa 2020, 17:30

Comenta

Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa bertan behera geratu da. Izan ere, nahiz eta, Bertsozale Elkarteak nahiz Ikastolen Elkarteak hori gauzatzeko ahal zuten guztia egin, koronabirusaren pandemiaren bilakaera ardatz hartuta, eten behar izan dute azken txanpan. Egitasmoa Abadiñon (Bizkaia) ospatzekoa zen azaroaren 14an, Saran (Lapurdi) hirurtekoa gauzatu ondoren.

Bi antolatzaileek nabarmendu dutenez, azken saioa izan da jorratu ez den bakarra, gainontzeko probak, lurralde historiko ezberdinetakoak, burutu egin baitira, hala nola, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Eskolartekoak.

Gipuzkoako Eskolarteko finala urriaren 16an ospatu zen. Aner Peritz izan zen irabazle eta Naia Arrizabalagak ere Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu zuen.

Arabakoa ere urri hasieran egin zen, Murgian. Bertan Aitor Ugarte eta Eukene De Los Aires izan ziren txapeldun eta txapeldunorde. Bizkaiko Eskolarteko finala, aldiz, urriaren 17an burutu zuten Arrigorriagan, aurretiaz hiru kanporaketa jardunaldi ospatu ondoren. Lurralde historiko honetako lehiaketan Irune Basagoiti eta Leire Vargas sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Halaber, Nafarroakoa Eskolarteko finala pasa den ostiralean, urriaren 30ean, ospatu zuten, Ekhiñe Zapiain eta Bittori Elizalde gailenduz. Azkenik, uztailean Ipar Euskal Herriko Bertsularien Lagunak elkarteak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehiaketa atondu zuen. Han Haira Aizpuruak jantzi zuen txapela eta Irantzu Idoate sailkatu zen bigarren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala bertan behera geratu da

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala bertan behera geratu da