

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 6 de octubre 2020, 14:39
Kulturaren sektorea oso gogor ari da jasaten pandemiaren ondorioak. Horregatik, inoiz baino gehiago pozten du antzerki, zinema, musika eta dantza ekitaldiak iragartzea. Oraingoan, Bilbao Antzerkia Dantza jaialdiaz ariko gara, izan ere, 22. edizioa ospatuko du urriaren 15etik 27ra. Egitasmoan guztira 19 konpainiak parte hartuko dute, horietako 13 Euskal Herrikoak, eta hiriko sei aretotan ariko dira: Bilborocken, Campos antzokiko Kupula aretoan, Harrobian, Berreginen museoan eta La Fundición-en. Bilboko Udaletik nabarmendu dutenez, programazio osoak zorrotz beteko ditu osasun agintariek ezarritako protokoloak.
Esan bezala, egitaraua urriaren 15ean hasiko da, Campos antzokia eguneko egoitza nagusi izango dela. Kupula aretoan bi euskal taldearen lanak izango dira: Larutan Danza taldeak 'Taito - Ku' aurkeztuko du, María Andrés koreografoarena, 19.30ean, eta Artedramak 'Zaldi Urdina' obra taularatuko du.
Gainera, BADen edizio berrian erabateko bost estreinaldi izango dira: Macarena Recuerda Sheperd-en 'The watching machine', La Cocina / Mama Crea-ren 'La maniobra Heimlich. Vomitando los 80', Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxagaren 'Leiho zikin, zeru garbi', Input Dantzaren 'Imperfectas' eta Benetan Be taldearen 'Porno vs Afrodita'.
Nobedadeak gustatzen bazaizkizu, jakin ezazu zazpi obra lehen aldiz ikusiko direla Euskadin: cabosanroque-ren 'No me hace brossa', Emilio Rivas / La Ofrenda-ren 'Los años de la felicidad', As Marías-en 'Las 2 en punto', Julián Pacomio eta Ángela Millano-ren 'Psycho', Oligor y Microscopia-ren 'La Melancolía del turista', Ripley-ren 'Catástrofe' eta Bárbara-ren 'Várvara'.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, jaialdiak «tokiko talentuaren alde egindako apustu sendoaren erakusgarri» da aurtengo egitaraua. Aipatutakoekin batera, Koldo Arostegui ('Bobo'), Fábrica de Brujas ('El ascensor - Igogailua'), Neri(h)ari eta Myriam Pérez Cabezón ('Mutu') eta Beatriz Churruca ('Hago carrera') euskal talde eta artistak ariko dira.
Gainera, urriaren 13tik 23ra, metroaren Santutxuko geltokian (Karmeloko sarbidea), Eva Guerreroren 'Donde yo empiezo, tú terminas' argazki erakusketa izango da ikusgai.
Sarrerak jaialdiaren web orriaren bidez eskuratu ahal izango dira (www.badbilbao.eus), bai eta programazioa duten espazioetako batzuetako txarteldegietan eta webguneetan, eta BADeko informazio bulegoan (San Frantzisko Udal Zentroa, urriaren 13tik aurrera). BAD jaialdia #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dago. Horren baitan, kultur ekimenak antolatuko dira hirian urrian eta azaroan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.