Borrar
Estaliko den jolas-gunea Atxondoko Udala

Datozen asteetan hasiko dira Atxondoko eskolako jolas-gunea estaltzeko lanak

Herriko ikastetxea indartzeaz gain, euri egunetan haurrei aisialdi aukera gehiago eskaintzea bilatzen du Udalak

NAHIKARI CAYADO

ATXONDO

Ostirala, 4 iraila 2020, 20:49

Comenta

Atxondoko Udalak iragarri duenez, datozen asteetan hasiko dira herriko eskolako haur jolasen gunea estaltzeko lanak. Polikarbonatozko estalki finko bat jartzea daukate helburutzat, eguraldi txarra egiten duenean auzotar txikienek aisialdirako aukera gehiago izan dezaten. «Euria egiten duen egunetan Atxondok aukera gutxi ditu txikienentzat, eta eskoletako jolas-gunea estaltzea garrantzitsua eta beharrezkoa dela uste dugu, are gehiago, egungo egoeran», azaldu du bertako alkatea den Xabier Azkaratek.

Guztira bederatzi metroko luzera izango duen estalkia ezartzeko lanek herriko ikastetxe publikoa indartzen jarraitzea bilatzen dute, udaletxeko iturriek adierazi dutenez. Aldi berean, Udalak pasa den 2019an beharrezko segurtasun neurriak ez betetzeagatik Ziarreta kaleko joko-eremua itxi ondoren, jolaserako espazio berriak gaitzeko hartutako konpromisoari erantzutea du asmotzat.

Estaltze lan horiek kontratu txiki baten bidez gauzatuko dira eta udal arduradunek aurreikusten dutenez, iraileko bigarren astean hasiko dira. Behin hasita, teilatuaren egitura jartzeko epea hilabetekoa izango dela jakinarazi dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Datozen asteetan hasiko dira Atxondoko eskolako jolas-gunea estaltzeko lanak

Datozen asteetan hasiko dira Atxondoko eskolako jolas-gunea estaltzeko lanak