Borrar
Uztailaren 15ean Amaiurko gazteluaren setioaren 500. urteurrena ospatuko da. ENTZUN.EUS

Brigade Locok 'Gaztelu Beltza' bideoklipa kaleratu du, Amaiurreko setioaren 500. urteurrenean

Memoria historikoko ariketa bat bezala ulertzen da Brigade Loco taldearen abesti berria

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 6 ekaina 2022, 20:04

Comenta

Brigade Loco taldeak 'Gaztelu Beltza' bideoklipa kaleratu du, Amaiurreko setioaren 500. urteurrenaren baitan. Nabarralde elkartearekin batera gauzatutako egitasmo musikalak Nafarroaren historian hain garrantzitsua den data seinalatu hori belaunaldi berrietara aditzera ematea du erronkatzat. Izan ere, memoria historikoko ariketa bat bezala ulertzen da Brigade Loco taldearen abesti berria.

Nabarralde elkartearen kolaborazioak abesti honi kutsu historikoago bat eman dio, baita taldeari gertakizunaren nondik-norakoetan gehiago sakontzeko aukera eskaini ere. Amaiurreko (Baztan) gaztelua egon zen esparruetan grabatu dute bideo esanguratu hauxe, bertako herritarrek honetan aktiboki parte-hartu dutelarik.

1522ko uztailaren 15ean, Iruñetik abiatutako 7.000 gerlariko espedizio espainiarrak setioa jarri zion Amaiurko gazteluari. 200 nafar gerlari inguru elkartu ziren Amaiurren posizioa babesteko. Setioak astebete iraun zuen, baina erresistentzia alferrikakoa izan zen, indarren arteko aldea militarki handiegia baitzen. Nafarrak 1522ko uztailaren 19an errenditu ziren, Mirandako kondearen aurrean.

Brigade Loco 2017. urtean sortutako euskara hutsezko musika talde gipuzkoarra dugu, Bergara, Hernani eta Deba herrietako kideek osatzen dutena. Gehienbat punk-rock estiloko abestiak koposatzen dituzte, dena den, azken boladan punk-oi-arekin ere saiatu dira.

Nagusiki, Oierren (baxularia) ideia izan zen taldea sortzea, zerbait berria egiteko gogo ikaragarria aurkezten baitzuen. Hala, Mikel (gitarra), Alex (gitarra), Lander (abeslaria) eta Manex (bateria) batu zitzaizikion bandara. Harrezkero, kontzertuz kontzertu ibili izan dira, Euskal Herriko hainbat gaztetxe, txosnagune eta jaialditako agertokietan. Beren musika ibilbide labur honetan disko bakarra plazaratu dute «Ekintzek dute hitza» (2018) izenburupean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Brigade Locok 'Gaztelu Beltza' bideoklipa kaleratu du, Amaiurreko setioaren 500. urteurrenean

Brigade Locok 'Gaztelu Beltza' bideoklipa kaleratu du, Amaiurreko setioaren 500. urteurrenean