Borrar
Aitor Bizkarra, Bermeoko saioan. Argazkiak: bertsozale.eus
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarraga, finalerako lehen sailkatuak

Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazioen batuketak erabakiko du datorren asteburuan zein zortzi bertsolarik lortu duten puntuaziorik altuena eta, beraz, finalerako sailkapena

Larunbata, 15 azaroa 2025

Comenta

Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarraga 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalistak dira. Bi bertsolariek lortu dute abenduaren 20an Bilboko Casillan ospatuko den finalerako txartela (bien hirugarren finala izango da), larunbat honetan Bermeoko Artza pilotalekuan egin den finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioko puntuazioetan nagusitu ostean.

Datorren asteburuan bigarren saioa jokatuko da Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan eta bertan Bilboko hitzorduan izango diren beste sei bertsolarien izenak ezagutuko dira. Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazioen batuketak erabakiko du zein zortzi bertsolarik lortu duten puntuaziorik altuena eta, beraz, finalerako sailkapena.

Bermeoko ekitaldia 17.00etan hasi da eta, probak egin ondoren, Bizkarrak lortu du puntu gehien: 664. Ondoren, Etxebarriazarraga (641,5), Onintza Enbeita (632), Aissa Intxausti (608), Unai Mendiburu (599,5) eta Ibai Amillategi (599,5) geratu dira.

Ibai Amillategi, Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita, Leire Garatxena, Unai Mendiburu eta Aissa Intxausti. bertsozale.eus

Lehiaketan zehar, askotariko gaiak jorratu dira, hala nola alzheimerra, guraso eta seme-alaben arteko familia gatazkak, larrialdietako medikuek dituzten arazoak eta Urdaibaiko Guggenheim polemikoa, besteak beste.

Leire Garatxena Larrabe arduratu da gaiak proposatzeaz eta epaimahaia Ainhoa Arregik, Ander Arrienek, Garazi Mendozak, Jurgi Fuentesek, Marta Ortizek, Mirari Azulak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea izan da. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izan da ETB4n, Ilaski Serranoren eta Ander Elortegiren eskutik, datorren astean errepikatuko dutenak.

Bertan, Markinako Uni pilotalekuan, Gorka Pagonabarraga, Imanol Uria, Jone Uria, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia bertsolariak lehiatuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarraga, finalerako lehen sailkatuak

Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarraga, finalerako lehen sailkatuak