https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

13 bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

13 bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

SERGIO EGUÍA

Arabako Bertsozale Elkarteak duen helburu orokorra Araba bertsozaletzea da. Egitasmo ezberdinak proposatzen ditu helburu hau gauzatzeko asmoz. 2008an 'Araba bertsozale' egitasmoa martxan ipini zuen, ahalegin berezia eginez bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko.

Era berean, bertso-saio bat bilgune delarik, euskararen erabileran positiboki eragin nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak: euskararen presentzia soziala, kantitatea eta kalitatea bultzatuz jai giroan eta kultur programazio orokorrean.

2018an, eskaintza publiko honen bitartez, 13 bertso-saio dohainik antolatzeko eskainiko zaie dirurik irabazteko xederik gabeko Arabako elkarteei eta kolektiboei, haiek bertso-saio bat antola dezaten Araban. Gasteiz eskaintza honetatik kanpo dago.

Bertso-saio bat dohainik antolatzeko eskaera egin ahal izango dute irabazteko xederik gabeko Arabako elkarteek, eta kolektiboek (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki).

Ezin izango dute eskatu irabazteko xedea duten kolektiboek, udalek, Kuadrillek eta Gasteizko elkarteek, entitate publikoek eta kolektiboek. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du.

Bertso-saioak Araba osoan zehar banatzeko ahalegina egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak, hau da, 13 saioak Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean, Arabako Errioxan, Trebiñun eta Añanan banatzen saiatuko da. Eskualde batean saio bat antolatzeko nahiko eskaerarik egongo ez balitz Arabako Bertsozale Elkarteak eskumena izango du eskualde horretan saio bat ziurtatzeko.

Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 5ean, astelehena izango da eta informazio hau helarazi beharko zaio Arabako Bertsozale Elkarteari eskaera egiteko: data, herria, lekua (taberna, aretoa, elkartea…), ordua, saioaren formatua (bertso-bazkaria/afaria, poteoa, bertso-pilota…), zergatik antolatu? (helburuak), hartzaile kopuruaren aurreikuspen bat, hartzaileen ezaugarriak (euskaltegikoak, gazteak…), antolatzailea: Izena, herria, email edo telefonoa.

Martxoaren 20an eskatzaileei jakinaraziko zaie eskaera onartzen zaien edo ukatzen zaien.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos