Borrar
Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Ekimen horietan esku hartzeko gonbidapenok irail hasieran emango dituzte. ZINEA.EUS

Basque Audiovisualek eta Zineuskadik aurten Zinemaldiaren baitan ospatuko dituzten jarduerak iragarri dituzte

Aktibitate hauexek irailaren 19an, 20an eta 21ean izango dira, jaialdi donostiarraren 70. edizioaren baitan egingo direna

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 23 abuztua 2022, 17:13

Comenta

Basque Audiovisualek eta Zineuskadik aurten Zinemaldiaren baitan ospatuko dituzten jarduerak iragarri berri dituzte. Aktibitate hauexek irailaren 19an, 20an eta 21ean izango dira, jaialdi donostiarraren 70. edizioaren baitan egingo direnak, alegia. Hala, horietan esku hartzeko gonbidapenok irail hasieran emango dituzte.

Irailaren 19an abiatuko zaie aurreratu dituzten egitasmoei Donostiako Kursaal areoan. Izan ere, 10:00etatik 11:30era bitarte «Hego Euskal Herria filmaketa-lurralde» gosari-aurkezpena gauzatuko dute. Ondoren, Euskal Herriko promozio-bideoa erakutsi eta pizgarri fiskalei buruzko hitzaldi labur bat eramango dute aurrera, Maitena Salinas kazetariak gidatuko duena, hain zuzen ere,

Irailaren 20an, aldiz, euskal zinema sektorearen nondik-norakoak aztertzeko helburuarekin bilkura bat egingo du Basque Audiovisualek, 12:00etatik 14:00etara bitartean, eta, honen ondoren koktel txiki bat landuko dute bertaratzen direnen artean. Era berean, astearte honetako arratsaldean, A klaseko jaialdietan izango diren euskal film guztiekin harremanetan jarri ondoren, horiekin erakusketa bat gauzatuko dute, 17:30etik 19:00etara Ni Neu jatetxean.

Ekitaldi honek balizko inbertitzaileak, nazioarteko ekoizleak eta komunikabideak erakartzea du erronkatzat, azken hamabi hilabeteotan euskal lurraldean eginiko lanak bezero ezberdinei aditzera emateko asmoz. Film bakoitzak panel erakusle bat izango du, eta bertan, posterraz gain, sektorearentzat interesgarriak diren datuak mahaigaineratuko dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Basque Audiovisualek eta Zineuskadik aurten Zinemaldiaren baitan ospatuko dituzten jarduerak iragarri dituzte

Basque Audiovisualek eta Zineuskadik aurten Zinemaldiaren baitan ospatuko dituzten jarduerak iragarri dituzte