Borrar
Adobestock
Bai horixe

Guraso izateko errezeta

Etxe bakoitzean errezeta hori modu desberdinean sukaldatzen da

Astelehena, 10 azaroa 2025, 11:03

Comenta

Duela gutxi, Granadako unibertsitate batean, arduradunek ohar bat jarri zuten begi bistan: ez ditugu gurasoak artatzen. Eta berria izugarri zabaldu da, ez ukapenaren ondorioz, baizik eta askorentzat oharrak adierazten duelako ez direla bakanak seme-alabek egin behar luketena egiten duten gurasoak, kontuan izanda unibertsitatetako ikasleak ez direla adin txikikoak.

Oihartzun horrek gogora ekarri dit duela urte batzuk adiskide kazetari batek kontatutakoa. Joan zen gizona Leioara alaba bertan matrikulatzera. Ilara luzea zegoen eta mantso egiten zuen aurrera. Ulertu zuen pazientzia beharko zuela eta ingurura begira jarri zen, kazetari begirada martxan jarri zuen. Berehala egiaztatu zuen ilaran zeuden gehienak neska-mutil gazteak zirela eta guraso izan zitezkeenak, berriz, bakanak. Bakanak eta gehienak emakumeak.

Agian egoera hori orain gertatuko balitz nire adiskideak mugikorrari begira pasako luke denbora, baina sasoi hartan ez zegoen horrelakorik. Gauza da nire adiskide kazetaria ingurura begira jarri zela eta gutxienez ordubete zain zeramanean ideia bat piztu omen zitzaion burmuinean, tximista baten indarrez: zer demontre egiten dut nik hemen, zergatik ari naiz nire alabak egin dezakeena neronek egiten?

Eta alde egin zuen. Ez omen zen galdutako denboraz damutu, bai, ordea, ordura arte besteengan soilik antzemandako jokaera ikusi zuelako bere jardueran: alabarekiko gehiegizko babesa. Gogoratu zuen berak matrikulatu zuela bere burua garaia heldu zitzaionean, ez zitzaiola burutik pasa zeregin hori aitaren edo amaren esku utz zezakeenik.

Nire adiskidea ez zen edonor kazetaritzaren esparruan, eskarmentua zuen erantzukizun handiko kargutan eta zalantzarik gabe ordenaren aldeko apustua egiten zuen bizitzaren esparru askotan. Are gehiago, askotan entzun nion hainbat gurasoren bigunkeria salatzen. Aita zorrotza zela esango zizun. Harro.

Gauza jakina da heziketa osagai ugariko errezeta dela, su txikian egosten dela, luzaroan. Eta etxe bakoitzean osagai desberdinak dituena, bat gehiago, bat gutxiago, norberaren gustuaren edo ahalmenaren arabera. Eta etxe guztietan egiten den errezeta izanik, beste etxetakoa gehienetan desorekatua iruditzen zaigu, gatz gehiegi daramala edo gutxiegi.

Unibertsitatera seme-alaben kontuez arduratzera doazen gurasoek uste dute eginbehar bat betetzen ari direla eta joaten ez diren gainerakoak utzikeriak jota bizi direla, lasaikerian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Guraso izateko errezeta

Guraso izateko errezeta