Borrar
Territorios

Etsaiaren hilotza

Larunbata, 22 azaroa 2025, 00:02

Comenta

Txikitan ikasi nuen Franco gaiztoa zela. Badakit hori lehen eskolan gertatu zela eta sei urte bete aurretik utzi nuen eskola hura. Aitak esplikatu zigun hori, Franco gaiztoa zela, urtetan sartu zuela bera kartzelan. Ondoren esan zigun ez geniola inori halakorik aipatu behar, etxetik kanpo.

Gure aita zenak Franco hilda ikusi nahi zuela esaten zuen, baina hura baino sei urte lehenago hil zen. Asmo bera zuen Gabriel Arestik eta Franco baino hilabete gutxitako aurrerapenarekin hil zen. Horrela ikasi nuen ustez arabiar jatorria duen esaera ez dela beti betetzen: eseri lasai zure etxeko atarian eta handik ikusiko duzu zure etsaiaren hilotza.

Egin zuen aurrera bizitzak eta hilezkor zirudien diktadorea hil zen, azkenean. Une hartan 28 urte nituen. Ordurako argitaratu nuen bizpahiru lan eta beste hainbeste ofiziotan jardun. Liburuak euskaraz argitaratzen zituen LUR argitaletxearekin topo egin nuenean, ama larritu egin zen. Esan zidan aitaren antza nuela nik, hura bezala saltsatan sartzeko joera eta ez nuela ahaztu behar zenbat kalte ekarri zion horrek aita zenari.

Joan den mendeko hirurogeien bukaeran, euskaraz idatzi eta argitaratzea saltsatan sartzea zen gure ama abertzalearentzat eta hala zen. Arrisku horiek, ordea, ez zetozen soilik diktaduraren jarraitzaile eta morroien aldetik. Egia esan, hain gutxi ginen jardun horretan, ze zentsurak berak ez baitzigun arreta handirik eskaintzen.

Benetako arriskua barrutik zetorren, urte horietan gatazka izena merezi zuen liskarra baitzen nagusi euskararen esparru gutxituan. Bitan banatzen zen mundutxo hori, batetik euskararen batasunaren alde egiten genuenok, bestetik batasunaren kontrakoak, euskalki hutsekin eroso zeudenak

Hil zen diktadorea, egin zuten urteek aurrera eta liskar mingarri hori handik urte batzuetara bukatu zen, Garaikotxea lehendakari zela eta Pedro Miguel Etxenike hezkuntza sailburu, Jaurlaritzak euskara batuaren alde egin zuenean.

Ordurako Franco oroitzapen mingarrien karpetan sailkatua zegoen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Etsaiaren hilotza

Etsaiaren hilotza