Borrar
Adobestock
Bai horixe

Ez dira gezurra

Gezurra dirudi, esaten dugu harriduraz askotan errealitateari begira

Ostirala, 10 urria 2025, 20:44

Comenta

Jakin badakigu gezur artean bizi garela. Ohartzen gaituzte baina, erne egonda ere, askotan ez gara gauza entzuten eta irakurtzen duguna egia den ala ez jakiteko. Hainbeste aldrebestu zaigu hainbati errealitatea, hain gezur dirudite egia batzuk, hain egia gezur batzuk.

Mediterraneoaren itsas bazterrean apaiz bat atxilotu dute, oporretan zegoela. Nonbait hark eta berarekin zeudenek zarataz ospatzen zuten festaren bat eta auzoko batek poliziari deitu zion. Bertaratu ziren agenteek eta zaratagileetako bat apaiza zela egiaztatu. Miatu zuten haren etxea eta bertan droga poltsatxo batzuk aurkitu zituzten eta dena delakoa pisatzeko doitasun balantza bat. Atxilotu egin zuten gizona.

Gezurra dirudien beste berri bat, aspalditxotik noizean behin ate joka datorkiguna, Beloradoko mojena da, oraintsu arte ezkondu ezin daitezkeen bi hitz lotzen dituena: moja eta errebeldea. Matxinatu ziren moja batzuk, egin zioten uko eliza katolikoari eta haren agintariei. Geroztik hor dabiltza epaitegi batetik bestera, bakoitzean laster arbuiatuko duten buruzagi bat aukeratuz. Zaila da jakitea nola dagoen oraintxe bertan kontua.

Esparru bereko beste kontu bat. Hil zen azken aitasantua eta astetan ez zegoen beste notiziarik hedabideetan. Aukeratu zuten aita santu berria eta, bat-batean, aitasantutzak egunero berri bat zabaltzetik ia osoko isiltasunera pasa gara. Gehienok ez dakigu aitasantu berriaren izena ere eta badira esaten dutenak aitasanturik gabe gaudela. Ez da egia, baina hain sakona da orain handik datorkigun isiltasuna...

Gezurra dirudite, era berean, enpresarien buru den Garamendi jaunaren duela aste batzuetako adierazpenek. Langileona omen da gaurko zailtasun guztien erantzukizun osoa, ez dugulako nahikoa sufritu nahi, ez dugulako munduko tenislaririk hoberenak adina lan egiten. Langileok ba omen dugu behar den prestakuntza, ez, ordea, Garamendi jaunak nahiko lukeen jarrera. Aspalditik ikasi genuen kanta hori, sufritzera etorri omen gara mundura, ez omen dago zerura heltzeko beste modurik.

Gezurra dirudi, esaten dugu askotan harriduraz errealitateari begira. Eta bai, gezurra dirudi baina egia borobila da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ez dira gezurra

Ez dira gezurra