Borrar
Diktadura baten hatzaparretan jaio eta heldu ginen askorentzat demokrazia botoa zen.
Bai horixe

Bozkatzeko eskubidea

Astelehena, 1 iraila 2025, 09:52

Comenta

Ur sakonetan sartuko naiz oraingo honetan. Demokraziaren erabileraz doa artikulu hau eta ez dakigu ondo zer demontre den demokrazia, nork bere iritzia baitu, garbi ez dauden kontuetan gertatzen den bezalaxe. Oro har, bereziki gaur kontatu nahi dudanari dagokionez, talde batetako kide guztiei erabakietan parte hartzeko eskubidea aitortzen dien sistemari esaten diogu demokrazia.

Diktadura baten hatzaparretan jaio eta heldu ginen askorentzat demokrazia botoa zen. Hori ikusten genuen inguruko herrietan, agintariak botoaren bidez aukeratzen zituztela eta, horrekin batera, guretzat debekatuak zeuden gauza asko zilegi zirela herri horietan, are txalogarri. Kontu sinplea zirudien, baina diktadura bukatu zenean hasi ginen ikusten kontua ez zela hain sinplea, botoa ez zela nahikoa.

Herritarrok erabakietan parte hartzen hasi ginenean korapiloak nabarmendu ziren, eta ez legebiltzarretarako aukeraketan soilik, askoz kontu sinpleagoetan ere bai. Nire adiskide batek sarritan esaten du hartu behar dugun hegazkin horretako pilotua ez dela demokratikoki aukeratzen, badagoela horretarako sistema hobeagorik.

Adibide bat. Sari literario bat, baina egileak ez du bertara bere burua aurkezten, aitzitik, antolatzaileek erabakitzen dituzte lehian sartuko diren lanak. Bozkatzen dute horretarako eskubidea dutenek eta bozketa horretatik bi izen ateratzen dira, beste bozka baten bidez irabazlea aukeratzeko asmoz. Bi lan horiek elkarrekin lehian jartzen dira, baina bi egileak ez daude elkarrekin lehian, ez dute hori nahi. Oso sistema demokratikoa izan daiteke, baina deserosoa egileentzat.

Beste adibide bat. Udalerri batek herritarren bozketaren bidez aukeratu nahi du nork jasoko duen bertako urrezko domina. Zabaltzen dute deialdia, jendeak proposatzen ditu nahi dituen izenak eta zerrenda horretatik bi edo hiru izen ateratzen dira, beste bozketa batek irabazlea nor izango den erabaki dezan. Hor ere, hautagaiek ez dute beraien burua aurkeztu, baina bat-batean lehiakide dira, aukeratu ez duten lehia baten barruan daude. Demokraziaren izenean.

Beste zalantza bat. Bozka daiteke giza eskubide hau ala bestea onartuko ote den, edo, kontutan izanda jaiotzen den oro dela eskubide horien jabe, berez, eskubide horiek zorua dira, ez sapaia eta ezin dira botoen bidez aukeratu? Demokratikoa da giza eskubide hau edo bestea zalantzan jartzea?

Agian eskarmentua falta zaigu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bozkatzeko eskubidea

Bozkatzeko eskubidea