Borrar
Territorios

Ahizpatasuna zer den

Larunbata, 18 urria 2025, 00:37

Comenta

Hitz ezaguna da 'anaitasuna', euskara ez dakiten askorentzat ere bai, frontoi bat, kirol talde bat, elkarte bat. Ezaguna eta zaharra. Ez hain ezaguna eta ez hain zaharra, 'ahizpatasuna'. Lerrook idazteko erabiltzen dudan sistemak akatsa dela esaten dit, gorriz azpimarratua.

'Ahizpatasuna' hitz ezin jatorragoa da, anaitasuna bezain jatorra, edonork ulertzeko modukoa. Emakumeon arteko elkar babesa adierazten du, emakumeon arteko elkartasun sareak adierazten ditu. Hitz jatorra izateaz gain, funtsezkoa ere bada feminismoan, duela hamarraldi gutxi erabiltzen bada ere.

Betidanik aipatu izan da eta oraindik sarritan entzuten da emakumeok elkarrekin lehian gaudela, elkarren aurkari garela, emakume baten etsai nagusia beste emakume bat dela. Pentsamolde horren ondorioz ez genuen emakumeon arteko elkartasuna adieraziko zuen hitzik.

Ahizpatasunak ez du esan nahi emakumeok modu automatikoan elkarren alde egiten dugunik, ez du esan nahi emakume batek egindako edo pentsatutako edozeren alde egon behar dugunik. Baina jakin badakizu emakume guztiok antzeko zapalkuntza jasaten dugula, batzuetan zuk nik baino gehiago, bestetan nik zuk baino gehiago, edozein zapalkuntzari kontra egiten duenarekin bat gatozela adierazten du.

Duela mende laurden jaso nuen nik oraindik ere min ematen didan lezioa, Hondarribian, Alardearen gatazkaren harira. Ahalegindu ginen desfilean parte hartzen berdintasunaren alde geundenok eta abiatu bezain laster emakumez osatutako hesi batek oztopatu zigun aurrerabidea. Han zeuden, adin guztietako emakume batzuk berdintasunaren kontra oihuka.

Handik aurrera, ordea, beste emakume askok, Euskal Herri osoan nahiz hemendik kanpo, ahizpatasuna zer den erakutsi digu. Agian askok ez zuen ondo ulertzen zertan ari ginen, baina ahizpatasunaren alde egin zuten eta dute. Eskerrik asko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ahizpatasuna zer den

Ahizpatasuna zer den