Borrar
Aurtengoa zazpigarren edizioa da.

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa hastear da

Urtarrilaren 27an hasiko da Gasteizen eta Oionen, eta finala martxoaren 25ean izango da, Laudion

paul picado

Asteazkena, 18 urtarrila 2023, 10:01

Comenta

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa hastear da. Joan den larunbatean aurkeztu zuten txapelketa Maeztun, eta parte-hartzaileak bertaratu ziren han. Horrela, urtarrilaren 27an hasiko da, hiru saiorekin, bi Gasteizen eta bat Oionen, eta final handia martxoaren 25ean izango da, Laudion.

Bi urterik behin antolatzen dute txapelketa eta aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Bi modalitate ditu. Alde batetik, bat-batekoa, eta bestetik, idatzizkoa. Parte hartzen duten taldeak beren herrian antolatzen diren txapelketan antolatzaileak ere badira. Hori dela eta, 9-12 pertsonaz osatutako taldeak dira. Talde horien barruan, beraz, 3-6 bertsolari, gai-jartzaileak, epaileak, argazkilariak, grabatzaileak eta sukaldariak daude.

Guztira, 12 taldek eman dute izena bat-bateko modalitatean eta 16k, idatzizkoan, besteak beste, Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak eta bertso eskolako kideak.

Txapelketari dagokionez, zazpi kanporaketa izango dira urtarrilaren 27tik otsailaren 11ra (12 saio guztira), hala nola, aipatutako Gasteizko eta Oiongo hirurak; Laudion, urtarrilaren 29an; Gasteizen, otsailaren 3an; Aramaion eta Agurainen, otsailaren 4an; Narbaxan, otsailaren 5ean; Aramaion, bi saio, otsailaren 10ean eta Murgia eta Corresen, otsailaren 11n.

Horren ondoren finalaurrekoak izango dira, hiru saiotan: otsailaren 26an, Aguraingo Zabalarten; martxoaren 4an, Bastidako Kultur Etxean, eta Murgian, Zuiako udaletxean, martxoaren 12an. Azkenik, esan bezala, martxoaren 25ean finala izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa hastear da

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa hastear da