Borrar
Anthony Davis EFE
Agur ACB, kaixo NBA

Agur ACB, kaixo NBA

Harmailatik ·

Espainiako saskibaloi liga bukatu ondoren, non Baskonia garaile izan den, Estatu Batuetako ikuskizuna baino ez zaigu geratzen kirol honen zaleoi

Domingo, 5 de julio 2020

Koronabirusaren liga bukatu da Espainian. 2020eko ACB txapelketa iragana da jada. Valentzian isolaturik jokatutako denboraldi amaieran Gasteizko taldea izan da hoberena eta urte osoan ezin izan zuena egin, azken txanpan lortu du. Txapelduna beraz, Baskonia.

Ez da ordea La Fontetan zerbait irabazi duen talde bakarra. Bilbao Basketek, adibidez, itxialdia baino lehen egindako lan bikaina kasualitatea ez dela erakutsi du. Bouteille salduta ere, oso saskibaloi erakargarri eta polita jolasten jarraitu dute eta Ben Lammers izugarrizko jokalari puzka dela argi geratu zaio kontinente osoari. Ez da denbora asko pasako talde aberatsen batek bere bila etorri arte.

Baina guzti hori bukatu da eta uda luze baten aurrean geratu gara zaletuok. Euroligarik gabe -oraindik ez dut ulertzen zergatik ez den jarraitu-, zer egin dezakegu? Merkatuko albisteekin betiko ezin bizi batean egon? Lasai. Hiru aste eta erdi besterik ez dira falta NBA heldu arte. Koronabirusaren baimenarekin, noski. Orlandon, eta oro har Estatu Batuetan, gaixoen kopuruak gora doa geldi ezinik.

Uztailak 30

Hilaren 30an izango da lehenengo partida Disney Worldeko burbuilan. 22 taldek, play offera pasatuko diren 16 lekuen bila. Zortzi jardunaldi dituzte aurretik liga erregularra bukatu baino lehen. Bi txapelketa ezberdin balira bezala. Eta garaile ezberdinak izango dituztenak.

Alde batetik, Ricky Rubioren Suns edota Dalian Lillard-en Trail Blazerrak, adibidez, play offetan egotearekin urte bikaina izan dela esateko nahiko arrazoi izango dituzte. Bestalde, eraztuna irabazteko beharra dutenak daude. James eta bere Lakersak gehien bat. The Kingek txapeldun egin behar du urre eta purpura koloreko taldea.

Horretarako du Anthony Davis alboan eta orain LeBronek ulertzen duen zoro liluragarri bat, JR Smith. Eskolta ez dago burutik sano, baina oso ondo jokatzen du beti erregearen alboan. Izatez, Vogelen taldean hainbat zoro daude, Howard esate baterako, eta denboraldi osoan erakutsi dute gai direla talde horretan lasai eta lanean gogor jartzeko.

Clippersak dira ere faborito. Eta Antetokounmporen Bucksak. Lehiaketaren hasieran bezala. Eta badira Estatu Batuetan aldatzen ez diren gauzak. Koronabirusa medio ere ez. NBA, beti bezala jokatuko da, harmailak, jokalariak eta taldeen gainetik dagoelako. Ikuskizun planetarioa da. Interneten bidez ikusten dena. Telebista duela asko atzean utzi zuten hauek. Partiduak smartphonetan jarraitzen dituzte milioika gaztek. Burbuila batean egin behar dela aurrera. Goazen ba. Zer dira ba NBArentzan segurtasunean inbertitu behar dituzten 150 milioi dolarrak? Bi zurito.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Agur ACB, kaixo NBA