Borrar
Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Fotolia

281.000 euro bideratuko dituzte Nafarroako zinema aretoak modernizatzeko

Diru laguntza honen onuradunak Nafarroako Foru Erkidegoko zinema-aretoetako titularrak izango dira

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 31 abuztua 2022, 17:12

Comenta

281.000 euro bideratuko dituzte Nafarroako zinema aretoak modernizatzeko helburuarekin. Diru funts hauek Europar Batasunetik datoz, 281.622,36 euroko diru-poltsa, hain zuzen ere. Diru laguntza honen onuradunak Nafarroako Foru Erkidegoko zinema-aretoetako titularrak izango dira. Laguntzok bi urtetan barrena emango dira, 2022an eta 2023an, 97.650 eta 183.973 euroko bi partidatan banatuko direlarik.

Egitasmo honek zazpigarren artean berrikuntza sustatzea du xedetzat, oro har, funtzionamendu digitalizatu eta jasangarriko proiektuetan inbertsioak ordainduaz. Horrez gain, zinema publikoak sortzea eta fidelizatzea, eta ikus-entzunezko kontsumo-ohitura berrietara egokitu daitezen sustatzea.

Era berean, inbertsiook egiterako orduan beste zenbait parametro ere hartuko dituzte aintzat, hala nola, eraikinen eraginkortasun energetikoa, klima-aldaketara egokitzea edota zarata, hautsa eta isuri kutsatzaileak murrizteko neurriak bultzatzea.

Hautagaitzok irailaren 12ra bitarte gauzatu ahal izango dira. Pertsona juridikoei dagokionez bide telematikotik aurkeztuko beharko dira (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez). Pertsona fisikoek, berriz, bide telematikotik aurkeztean izango dute lehentasuna. Dena den, aurrez aurre ere egin ahal izango dituzte eskaerok, Iruñeko Nabarreria kaleko 39. zenbakian dagoen erregistro-bulegoan.

Bestalde, eskatzaile bat zinema-areto bat baino gehiagoren titularra bada laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko du areto bakoitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 281.000 euro bideratuko dituzte Nafarroako zinema aretoak modernizatzeko

281.000 euro bideratuko dituzte Nafarroako zinema aretoak modernizatzeko