Borrar
Simone Moro, Shisha Pangmaren gailurrean, 2005eko urtarrilaren 14an.
Shisha Pangmaren neguko lehen igoera

Shisha Pangmaren neguko lehen igoera

Duela hogei urte, Simone Morok (Italia) eta Piotr Morawskik (Polonia) Shisha Pangmaren (8.027 m) neguko lehen igoera lortu zuten

Miércoles, 22 de enero 2025, 01:03

Egun hauetan ikusi dugu aurtengo neguko espedizio guztiak mendietatik erretiratu egin direla. Alex Txikon Annapurnarekin neurtu nahi zituen bere indarrak Sajid Sadpara pakistandarrarekin, Mattia Conte italiarrarekin, Sarah Advobais irandarrarekin eta sherpa talde handi batekin batera. Baina aurten, gauzak okertu egin dira. Alex Txikonek berak ere atzera egin behar izan zuen gaixorik sentitu zelako.

Bere mezu bat jaso nuen nik: «Agur espedizioa». Zer gertatzen zitzaion galdetu nionean, kirofanora sartzekotan zegoela esan zidan, apendizitisak jota zegoela. Hor amaitu zitzaizkion aukera guztiak. Halarik ere, espediziokideak 6.700 metroko altitudea lortu zuten eta 3. kanpamenturaino heldu ziren.

Manaslun (8.163 m) Simone Moro italiarrak, Nima Rinji Sherpa nepaldarrak eta Oswald Rodrigo Pereira poloniarrak indarrak batu zituzten estilo alpinoan igoera bat saiatzeko, baina meteorologia kaskarrak ez die aukerarik eman. Eta gauza ber gertatu zaio Jost Kobusch alpinistari. Hasieran erritmo ona hartu zuen arren, alpinista alemaniarrak etxera itzultzea erabaki zuen 7.500 metroko altuerara iritsi ondoren eta lurrikara bat bizi ostean. Berak esan zuen mendian arriskuak areagotu egin zirela eta hobe zela hurrengo baterako uztea.

Bada, diogun moduan, duela hogei urte, eta negu betean, Simone Morok (Italia) eta Piotr Morawskik (Polonia) Shisha Pangmaren (8.027 m) gailurrean eseri ziren.

Simone Morok garai hartan egindako igoerari buruz izkiriaturiko lerro hauek oso interesgarriak dira: «Zortzimilakoen ibilbide arruntetan ez dago ez bakardaderik, ez abenturarik, ez fantasiarik. Alpinismoaren eta abentura handien historia beste inon egongo da. Horregatik, azken urteotan, modan ez zeuden mendien zeharkaldiak, kateatzeak eta igoerak egiten saiatu naiz. Amets egin dut eta askotan porrot egin dut, baina benetan bilatzen nuena bizi izan dut, eta nire porrotean ere benetan bizirik sentitu naiz. Espiritu horrekin pentsatu nituen Everestetik Lhotserako zeharkaldia, Annapurnako neguko saiakera, edota Shisha Pangma neguan egitekoa. Azken 17 urteetan, inork ez du lortu zortzimilako tontor baten neguko lehen igoera, eta hamalau zortzimilako tontorretatik zazpi besterik ez ziren igo neguan. Poloniarrek bakarrik lortu zuten hori, eta frogatu zuten posible zela gailur horiek neguan ere egitea. Arau zorrotzekoa naiz, eta abenduaren 21an negu hotzaren hasieratzat jotzen dut, martxoaren 21era arte doana. Gure igoera neguan egin behar genuen, eta bertan ez da interpretaziorik onartzen.»

Zawada, Berbeka, Kukuckzka, Wielicki, Pawlikowski, Cichy, Gaiewski, Haizer eta Czok izan ziren izen handiak neguko igoeretan, ibilbide horri jarraitu nahi izan diote ondorengoek.

Shisha Pangmaren ostean, 2009ko otsailaren 9an, italiarrak eta Denis Urubkok Makalu (8.463 m) igo zuten, eta 2011ko otsailaren 2an, Gasherbrum II (8.035 m), Cory Richards kamerari estatubatuarrak lagunduta.

Azkenik, 2016an, Nanga Parbat mendiaren neguko lehen igoera lortu zuen Alex Txikon eta Ali Sadpararekin batera.

Italiarra makina bat alditan izan da Manaslun, baina guztietan kale egin du. Agian, mendiak ezetz esaten duenen jaramon egin behar zaio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Shisha Pangmaren neguko lehen igoera