Borrar
Sandy Allan eta Rick Allen Nanga Parbatean mazeno ertza osatu ondoren.

Rick Allen, K2ko maldetan hilik

Jueves, 7 de octubre 2021, 01:27

Comenta

Aurrekoan idatzi nuen bezala, Karakorumeko aurtengo sasoian hainbat tragedia gertatu dira, tartean, Rick Allen alpinistaren galera K2an. Eskoziako alpinista zaildua Jordi Tosas eta Stephan Keck kideekin elkartu zen K2ko maldetan gora aritzeko, baina zoritxarrez elurrolde handi batek harrapatu zituen, eta Rick Allen zendu zen.

Gasherbrum I-era egindako espedizioan elkartu ginen Alex Txikon, Jose Carlos Tamayo eta hirurok Rick Allen isilarekin. Taldean jende piloa batu zen, austriarrak, italiarrak, kanadiarrak eta gu. Gerfried Göschl lagunak, gerora mendi berean eta neguan bizitza galdu zuenak, antolatu zuen espedizioa. Urte hartan 60 graduko tenperaturak erregistratu ziren. Alexentzat oso esperientzia gogorra izan zen, esan dudan bezala, Gerfried Goeschl, Cedric Haehlen eta Nisar Hussain espedizio kideak tontorrerako saioa burutzen ari zirela hil egin baitziren.

Baina hori gertatu baino lehenago, zoro koadrila elegante bat elkartu ginen GI-eko kanpamentu nagusian, bakoitza bere erritmoan aritzeko, gora eta behera, ametsak bete nahian.

Egia esan, egun haietan Rick Allen mimetizatu egiten zen jendearen artean, eta apenak kointziditu genuen. Egunak aurrera egin ahala, mendiak mendizale bakoitza jarri zuen bere tokian eta nekeak jota zeudenak atzerago lotu ziren.

Halako batean, lau eguneko leiho bat zabaldu zen, eta oso aklimataturik ez bageunden ere, saiatu behar ginela adostu genuen taldean. Elurtza handi bota zuen eta akiturik heldu ginen lehen kanpamentura. Bigarren egunean, konpainia osoarekin bigarren kanpamentua ezarri genuen, eta hirugarren egunean, aurrerago pisurik gabe zihoazenek jarritako sokei esker azken dendatxoa jarri genuen 7100 metrotan.

Tontor egunean hauts eginda geunden, halarik ere guztion artean hasi ginen urratsa zabaltzen elur pisutsuan. Orduak konturatzeke iragan ziren harik eta azken erpina ikusi genuen arte. Gailurrerako azken metroak zapaldu ditudan ederrenak izan ziren, eta hango lagunekin besarkatu ginen gailurrean gure begien aurrean sekulako ikuspegia geneukalarik. Bertan ere Rick Allen besarkatu nuen.

Jaitsiera arin egin genuen eta handik egun batzuetara hantxe zegoen berriz eskoziarra bere munduan, lasai antzean, argalduta, azal erreta baina irribarre handi bat ezpainetan zuela. Pozik.

Alpinista handia zen, baino askoz handiago bilakatu zen 2012an Nanga Parbat mendiaren Mazeno ertz luze eta desiratuaren lehen eskalada burutu zuenean Sandy Allan lagunaren konpainian, eta 18 egunetan jo eta ke aritu ostean.

Txapela kentzeko eskalada izan zen hura, Piolet d'Or bat irabazi zuena, noski!. Egia esan alpinista eta pertsona bezala txapela kentzeko modukoa zen gure Rick.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Rick Allen, K2ko maldetan hilik

Rick Allen, K2ko maldetan hilik