Borrar
Alex Txikon.

Negua laster dator

Martes, 1 de diciembre 2020

Comenta

Laster dugu gainean negua. Udaberria galdu genuen hasita zegoen pandemia nazkagarriarekin, eta garai hartako izotzezko eskaladak ere bai. Udaberriaren hasieran Piriniotako korridore asko oso baldintza egokietan izaten dira izoztean gora aritzeko, baina pandemiak etxean sarrarazi gintuen, eta etxetik inguruko bueltaxka batzuk eman ahal izan genituen soilik.

Kontua erlaxatzen hasi zenean, udan harrian gora ibili ginen, Euskal Herriko eta inguruetako eskalada eskoletan aritzen, besoak tinkatuz eta mugako graduari beste koxka jan nahiz, lagunen konpainia ederrez gozatuz.

Udazkena oso urtaro aproposa da entrenamendu eta puntako bideekin gogor jarraitzeko. Urriko eguraldi txarrak zapuztu zituen mila plana, euria botalean ibili zen eta. Eta orain azaro ezin goxoago honetan berriz gaude preso, herritik atera ezinik, beste toki batera joateko planak egiteko ausardiarik gabe. Depresibo xamar.

Itxaron beharko dugu ea hurrengo sasoia nola datorren animatzeko. Gabonetan eskiak hartu eta mendira joateko sasoirik onena da, edota pistetan estiloa fintzeko eta kuadrilla alegeran gozatzeko. Baina ez dakit mugak zabalik izango ote ditugun.

Halarik ere, Gabonak modu tipikoan pasa daitezke (aurten nahiko atipiko), edota horietaz ahaztu eta ospa egin. Batzuek bazkari ederrak egingo dituzte familia-kopuru mugatuan, kutsatzerik ez izateko, eta beste batzuek, depresio honetatik ihes egiteko, seguruenik, hanka egingo dute urruneko parajeetara.

Ali Sadpara eta Alex Txikon Nanga Parbat gailurrean.

Azken urteetan Alex Txikonek ez du Gabonetako giroa bizi izan, buruan beste plan bat sartuta izaten duelako. Izan ere, negua hasi bezain laster eskalatzaile lemoarra Nepalerako edota Pakistanerako bidea hartzen du, gogotsu gainera.

Azken urteetan Nepal aldera abiatu da Everest handienarekin indarrak neurtzeko. Everest neguan eta oxigeno barik igotzen ahalegindu da, baina kale egin du. Hala ere, biziki gozatu du hango paisaia bakartiaz. Aurten K2ko espedizio komertziala antolatu da, beraz hortik ez du bere burua agertuko. Baina, munduko mendirik altuenetako bati bisita egingo dio: Manaslu. Eta betiko legez, oxigeno barik joango da, eta talde txiki baten barruan. Altueran eta neguko giroaz eskarmentua handia dauka, eta horrexegatik, arrisku dosia onartuko du beste behin.

Pandemiaren erruz, Nepaleko egoera ez da oso gaiztoa, baina bai kontuz ibiltzekoa. Laster taldeak hasiko dira mugitzen udaberriari begira, han turismotik bizi baitira, eta ezin izango dute beste urte katrastrofiko bat pasatu.

Alexek berpizte horretan kolaboratuko du. Aurten, segurtasun osoz eta gauzak okertzen ez badira, Nepalera bueltatuko baita. Negua eta Alex, biok biotara, berriz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Negua laster dator

Negua laster dator