Borrar
Chantal Maduit.

Alturako urtebetetzeak

Lunes, 5 de abril 2021, 21:38

Comenta

Egun hauetan bi alpinista handiren urtebetetzeak ospatu ditugu. Joan den astean, martxoaren 24an, Jerzy Kukuczka eta Chantal Mauduit jaio ziren (bion arteko tartea urte dezentekoa bada ere).

Askoren ustez, lehena, Kukuczka, munduko alpinistarik onena izan zen. Ez zien ohiko bideei jarraitu eta intuiziozko linea propioak zabaldu zituen. Gainera erpin handienetako batzuk neguan ere igo zituen. Urtetan jardun zuen maila handiko alpinismoan eta urtero bizpahiru tontor lortzen zituen, klimatologia edozein zelarik ere.

Lehen konkista handia Tirich Mir mendian egin zuen 1978an, eta horren ostean munduko altuenak jarri zituen jomugan. Hala, Lhotse eskalatu zuen 1979an, eta hurrengo urtean handienetan handiena igo zuen, Everest, bide berri batetik gainera. Hantxe erakutsi zuen mutante horrek zer-nolako boterea eta indarra zituen oxigenoaren falta nabariagoa den altura hartan. Handik Pakistanera egin zuen salto, eta 1983an, Gasherbrum II eta Gasherbum I igo zituen, biak ere linea berri bat erabilita. Inguruan dagoen Broad Peak mendia ere igo nahi izan zuen, eta 84an, beste bide batetik (nola ez!) erdiko tontorretik pasaturik, gailur printzipalenera heldu zen.

Jerzy Kukuczka.

Hurrengo urtea berezia izan zen, neguaren parametroetan murgildu baitzen, eta hala, Dhaulagiri eta Cho Oyu igotzea lortu zuen bertako tenperatura hotzenetan. Urte hartako udako sasoia ere probestu zuen, eta Nanga Parbat mendia igo zuen beste linea berri bat kurrituta. Negua ez zuen abandonatu, eta garai krudel horretan Kangchenjunga, Annapurna ere lortu zituen. K2 eta Manaslu eskalatu ostean, Shisha Pangma konkistatu zuen. 1988an, Annapurnaren beste punta bateraino egin zuen eskalada epiko baten ostean, 1988an, Lhotse mendiaren hegoalde ikaragarrian sartu zen. Bertan erori zen. Bertan hil zen 41 urte zituela. Bertan desagertu zen Jerzy Kukuczka alpinista. Eta bertan ere legenda bat jaio zen. Zortzi milako guztiak igotzen bigarren pertsona izan zen.

Hasieran komentatu dugun egun horretan ere, Chantal Mauduit alpinista frantziarra jaio zen, Lhotse mendian izan zen lehen emakumea. K2 mendia 92an igo zuen, eta Shisha Pangma eta Cho Oyu, 93an. Horietaz gain, Manaslu eta Gasherbrum II ere igo zituen. 1998an, Dhaulagirira joan zen eta II kanpamentuan lo zegoela, elur-jausi batek hil zuen 34 urte zituela. Wanda Rutkiewicz alpinistaren atzetik zetorren igoaldi askorekin.

Bere heriotzak min handia ekarri zion komunitate alpinistakoari. Gaur egun, Nepaleko neskatilen alde lan egiten zuen elkarte batek bere izena darama: Chantal Mauduit Namasté.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Alturako urtebetetzeak

Alturako urtebetetzeak