Antzarrak 2018: jaiaren egitaraua

Foto de archivo./Maika Salguero
Foto de archivo. / Maika Salguero

EL CORREO

2018an, Lekeitioko Antzar Jaian parte hartzeko baldintzak, hurrengo hauek dira:

1. Jaia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 19:00etan amaitu. Ordu horretan, 19:00etan, azkenengo antzarra ipinikoda sokan; eta horreri burua kentzen jakonean hasiko da mastapuntakoa.

2. Jaiak iraungo dauan hiru orduetan (16:00etatik 19:00etara)ahalik eta txaluparik gehienak parte hartzeko, honelakoneurriak hartuko dira:

2.1.Portuan baliza bi ipiniko dira: bata, itxarotekoa; eta bestea, urteerakoa. Urteerako balizaren aurrean antzarrari burua kentzen doan txalupa ipiniko da. Itxaroteko balizan, barriz, burua kentzen doanarenhurrengo txalupa. Urteerako balizan dagon txalupa ipinten danean, itxaroteko balizan dagona be martxan ipiniko da eta urteerako balizan geratu.

2.2.Urteerako balizatik antzarreraino joateko denbora jakinaemongo da, minutu bat eta erdi, eta ezin izango da gehiago erabili. Denpora hori balizatik urteterakoan hartuko da.

3. Jaietako batzordeak aparteko ahalegina egingo dau, antzarrak ahalik eta arinen ipinteko sokan.

Antzar jaian parte hartzeko izena emotea:

1. KULTUR ETXEAN, irailaren 4an, goizeko 10:00etatik14:00ak arte emongo da izena.

2. Ordu horreetatik kanpo ez da onartuko koadrilarik izena emoteko.

3. Patroi doana «marinero competente» tituluduna izango da.

4. Txalupia lekeitiartzat hartzeko, Lekeition enpadronatutaegon behar dira derrigor 8 partaide (6 arraunlari, patroia eta burukentzailea). Horretarako, NANaren (Nortasun Agiri Nazionala) fotokopia ekarriko dabe, txalupearen izenaemoterakoan.

Zozketia eta pisaketia

1. Zozketia plazan egingo da irailaren 5ean eguerdiko12:00etan.

2. Burukentzaileak, gehienez be, 75 kilo pisatuko dau.

Sariak

1. Lehenengoa, altzadarik gehien egiten dauanari, antzarrariburua kenduta.

2. Bigarrena, altzadak gehien egin dauanari, antzarrari buruakendu barik.

3. Dotoretasunari saria: horretarako puntuatuko dira txalupa,janzkeria, arraunen margoketia, abiadura, esaldia, e.a...

4. Berdinketa egonez gero, denbora gutxien egin duenak irabaziko dau.

Mastapuntakoa

1. Mastapuntan parte hartu nahi dauanak nahikoa dau masta ondoan egotea antzar jaia amaitzen danerako.

2. Banderia harrapatzen doana tente joango da masta osoanzehar.

3. Ez da onartuko tatarrez edo jezarrita joatea.

Oharrak

1. Ez erabili urunik egun horretan

2. Ez eroan umerik txalupetan.

3. Antzar-jaiko antzarrak ez dira jangarriak.

Informazio gehiago

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos