Antzar Eguna | Día de Gansos de Lekeitio 2019: horario y reglamento oficial

Antzar Eguna | Día de Gansos de Lekeitio 2019: horario y reglamento oficial

EL CORREO

El Día de Gansos de Lekeitio 2019, el Antzar Eguna, se celebrará el próximo 5 de septiembre, jueves. Las fiestas de San Antolín de Lekitto dentro de las cuales se disputa el concurso de alzadas de gansos (antzarrak) que dará comienzo a las 16:00 horas, ya tienen cartel y programa de fiestas confirmado.

Este es el reglamento de la fiesta de los Gansos de Lekeitio 2019:

1. Jaia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 19:00etan amaitu. Ordu horretan, 19:00etan, azkenengo antzarra ipiniko da sokan;eta horreri burua kentzen jakonean hasiko da mastapuntakoa.

2. Jaiak iraungo dauan hiru orduetan (16:00etatik 19:00etara) ahalik eta txaluparik gehienak parte hartzeko, honelako neurriak hartuko dira:

2.1.Portuan baliza bi ipiniko dira: bata, itxarotekoa; eta bestea, urteerakoa. Urteerako balizaren aurrean antzarrari burua kentzen doan txalupa ipiniko da. Itxaroteko balizan, barriz, burua kentzen doanaren hurrengo txalupa. Urteerako balizan dagon txalupa martxan ipinten danean, itxaroteko balizan dagona be martxan ipiniko da eta urteerako balizan geratu.

2.2. Urteerako balizatik antzarreraino joateko denbora jakina emongo da, minutu bat eta erdi, eta ezin izango da gehiago erabili. Denpora hori balizatik urteterakoan hartuko da.

3. Jaietako batzordeak aparteko ahalegina egingo dau, antzarrak ahalik eta arinen ipinteko sokan.

Antzar jaian parte hartzeko izena emotea:

1. KULTUR ETXEAN,irailaren 4an, goizeko 9:30etatik 13:00etara emongo da izena.

2. Ordu horreetatik kanpo ez da onartuko koadrilarik izena emoteko.

3. Patroi doana «marinero competente» tituloduna eta 18 urtetik gorakoa izango da.

4. Txalupia lekeitiartzat hartzeko, Lekeition enpadronatuta egon behar dira derrigor 8 partaide (6 arraunlari, patroia eta burukentzailea). Horretarako, NANaren (Nortasun Agiri Nazionala) fotokopia ekarriko dabe, txalupearen izena emoterakoan.

5. Izena ematean edozein jarrera sexista, sexual, homofobo edota transfoboren aurrean jarrera aktiboa izango dutelako konpromisoarekin bat egiten duen kuadrilari, potinerako bandera bat eta zapiak banatuko zaizkio.

Zozketia eta pisaketia

1. Zozketia plazan egingo da irailaren 5ean eguerdiko 12:00etan.

2. Burukentzaileak, gehienez be, 75 kilo pisatu eta 18 urtetik gora izan beharko ditu (16 urtetik gorakoek gurasoen agiri SINATU bat aurkeztuta izena eman ahal izango dute).

Sariak

1. Lehenengoa, altzadarik gehien egiten dauanari, antzarrari burua kenduta.

2. Bigarrena, altzadak gehien egin dauanari, antzarrari burua kendu barik.

3. Dotoretasunari saria: horretarako puntuatuko dira txalupa, janzkeria, arraunen margoketia, abiadura, esaldia, e.a...

4. Berdinketa egonez gero, denbora gutxien egin duenak irabaziko dau.

Mastapuntakoa

1. Mastapuntan parte hartu nahi dauanak nahikoa dau masta ondoan egotea antzar jaia amaitzen danerako.

2. Banderia harrapatzen doana tente joango da masta osoan zehar.

3. Ez da onartuko tatarrez edo jezarrita joatea.

Oharrak

1. Ez erabili urunik egun horretan

2. Ez eroan umerik txalupetan.

3. Antzar-jaiko antzarrak ez dira jangarriak.

A

Programa completo de fiestas de San Antolinak.