Xabier Castillo, 'Xeberri', kantautore eta bikoiztailea
Agur 'Dragoi Bola' telesailaren abestiaren ahotsari
Lunes, 27 de diciembre 2021
ETB1eko 'Dragoi bola' telesailaren abestiari ahotsa jartzeagatik ezagutuko zuten askok, baina Xabier Castillo, 'Xeberri', aski ezaguna zen euskal kulturan 70eko hamarkadako abeslari durangar historikoa izateagatik. Iparragirreren abestiekin disko bat grabatu zuen lehenengoetakoa izan zen, eta, 1975ean, Gontzal Mendibilekin batera 'Zaurietatik dario' disko ikonikoa grabatu zuen. Robert Redford, Antonio Banderas, 'Garfield' eta 'Dragoi Bola'ren 'Yamcha' pertsonaiei ahotsa euskaraz jarri zien. Berrizko 'Erroteta' bere baserrian izandako istripu batean hil zen irailean, 73 urterekin.