Borrar
GERNIKA-LUMO

Lea Artibaiko bertsolariek etxean irabazi dabe BBK sariketaren lehen kanporaketa

IRATXE ASTUI

Miércoles, 12 de marzo 2014, 01:57

Abian da aurtengo bertsolari gazteen BBK sariketaren XXII. edizioa. Markina Xemeingo Lea Artibai ikastetxean atzo eguerdian jokatu zan lehenengo kanporaketan, izan be, Lea Artibaiko talde indartsua izan zan irabazlea, Bilboaldea menpean hartuta. Zonaldeko bertsolari gazteak, guztira, 433 puntugaz nagusitu ziran. Bigarrenek, barriz, 375 puntu batu ebezan. «Ikaslez beteta egon da aretoa eta saioa giro ezin hobean garatu izan da», nabarmendu dabe Bizkaiko bertsolari gazteen BBK sariketaren antolatzaileek.

Lea Artibaiko taldea ordezkatzeko, Aissa Intxausti, Graxi Arregi eta Naroa Loiola taularatu ziran atzoko kanporaketan, hamazortzi urterarteko taldearen barruan. Nagusien taldean, barriz, Jone Antsotegik, Eneko Arratek eta Nerea Ibarzabalek kantatu eben. Gaztetxoek, 176 puntu egin ebezan eta 19 eta 24 urte bitartekoek, 257. Gaur, sariketaren bigarren kanporaketa jokatuko da, Arratia eta Enkarterri eskualdeen artean. Saioa Zallako Mimetiz herri ikastetxean burutuko da, 10.00etan. Datorren asteko martitzenean, barriz, Busturialdeko taldeari tokatuko jako abestea, Ipar Uribeko taldearen kontra, Algortako Aixerrota Institutuan.

«Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da», azaldu dabe. Finalerdiak martiaren 19an eta 25ean izango dira Durangon eta Igorren, hurrenez hurren; eta Durangaldea automatikoki igaroko da fase honetara aurreko edizioaren irabazle legez. Final handia, hilaren 28an, 19:00etan, izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Sariketan, 2.000 euro baino gehiago banatuko dira sarietan. Talde txapeldunak 1.260 euro izango ditu, bigarren saria 900 eurokoa izango da, eta 140 euro emango jakoz bizkaierarik onena erabiltzen dauan bertsolariari. Txapelketak, gainera, beste 3.780 euro banatuko ditu parte hartzen daben bertsolari guztien artean, dieta legez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lea Artibaiko bertsolariek etxean irabazi dabe BBK sariketaren lehen kanporaketa