Borrar
Xabier Amuriza bertsolaria.

Xabier Amurizak jarriko dio txapela 2016ko Bizkaiko bertsolari txapeldunari

Lehiaketaren finala Bilbao Arena pabiloian izango da

elcorreo.com

Miércoles, 14 de diciembre 2016, 00:10

Xabier Amuriza bertsolariak jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko bertsolari txapeldunari. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arena pabiloian izango da, datorren larunbatean, abenduaren 17an, arratsaldeko 17:00etan, eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Talde Antolatzailearen erabakiz izango da Amuriza aurtengo txapel ipintzailea.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez, bertso munduko erreferente handia da Xabier Amuriza, bai bertsolari moduan, txapeldun ere izan delako, baita bestelako jardunetan egindako lanean ere. Bertsolaritzari «iraultza» ekarri ziola azpimarratu du, eta «aro berria» ekarri zuela. Bertsoaren inguruko ikertzailea ere izan dela gogorarazi du, eta, «dudarik gabe, bertsolaritza modernoak eduki duen figura nabarmenetakoa» izan dela.

Aurten plazetatik erretiroa hartu du Xabier Amurizak, baina, berak aitortu duen moduan, «bestelakoetatik ez». Horrela, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak omenaldi txikia egin nahi izan dio, eta aurtengo txapeldunari txapela janzteko ardura eman dio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Xabier Amurizak jarriko dio txapela 2016ko Bizkaiko bertsolari txapeldunari

Xabier Amurizak jarriko dio txapela 2016ko Bizkaiko bertsolari txapeldunari