'Zinema eta zientzia' zikloaren hirugarren edizioak 11 film emango ditu urtarriletik maiatzera
Bilboko emanaldia Arte Ederren Museoan izango dira
zurekin
Larunbata, 4 urtarrila 2020, 22:23
'Zinema eta zientzia' zikloaren hirugarren edizioaren aurkezpena egingo dute datorren asteazkenean, urtarrilaren 8an, Donostiako Tabakaleran, baina antolatzaileek aurreratu dute 11 film proiektatuko direla urtarriletik maiatzera.
Euskadiko Filmategia, Donostia International Physics Center (DIPC) eta, aurten lehen aldiz, Donostia Zinemaldia dira 'Zinema eta zientzia' zikloaren antolatzaileak. Guztira 11 film proiektatuko dira urtarrila eta martxoa bitartean Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Zientzialari entzutetsuek aurkeztuko dituzte emanaldiak.
Hirugarren edizioaren aurkezpena urtarrilaren 8an izango da, 11:00etan, eta Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak, Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidente eta lehenengo emanaldiaren aurkezleak, Ricardo Díez Muiño DIPCko zuzendariak, José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak, Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari orokorrak eta Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak parte hartuko dute.